You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Albisteak - wit

Albiste eta ekitaldiak

Sergio Isolak poster bat aurkeztu du bere ikerketaren lehenengo emaitzekin Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkarteak egindako 31. kongresuan

Sergio Isolak, WIT proiektura batu den azken ikertzaileak, bere doktoretza-ikerketaren lehen emaitzak jasotzen dituen poster bat aurkeztu du 2024ko urriaren amaieran Erroman egin den Gene eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 31. urteko kongresuan.

Sergioren ikerketa sortzetiko entzumen-galera ez-sindromikorako terapia bat garatzean datza, geneak editatzeko estrategiak ikertuz. Gaixotasun hori Connexin 26 izeneko proteina baten gabeziak eragindakoa da, eta Nafaorrako Unibertsitatea-CIMA erakundeko Gaixotasun Arraroetarako Terapia Genikoaren taldean egiten ari da tesiaren ikerketa lana.

Ikerketa taldea oso ongi ordezkatuta egon da congresuan, Sergiorekin batera beste doktoratu aurreko ikasle batzuk ere egon baitziren, bai eta bere tesi zuzendariak ere, Gloria González-Aseguinolaza and Carmen Unzu. Sergiok partu hartu du nerbio-sistema zentralaren eta gaixotasun sentsorialen kategorian, 'AAV capsid discovery in the cochlea of non-human primates for precision gene medicine of congenital auditory indications' izeneko lanarekin.

Zorionak talde osoari, guztiek ekarpen interesgarriak egin baitituzte!!

Nafarroa ezagutzen: Baztan harana.

WITeko ikertzaileak, senitarte eta lagunekin batera, Baztan harana ezagutzera abiatu ziren irailaren 28an. Bertan, Zurgarramurdi eta leizea bisitatu zuten, bai eta Amaiur, Elizondo edota Bertiz Jaurreriko lorategi botanikoa ere.

Aukeratutako larunbat hori hodeiz eta ostartez beterik egon zen, euri-tantak ere tarteka agertuz, baina hori ez den oztopo izan egun atsegina igarotzeko Nafarroako iparraldeko zonalde polit horretan. Egunoroko eginbeharretatik haratago, aisialdiaz gozatzeko eta indarberritzeko, inguruko herriak bisitatu zituzten, bailararen paisaia berdeetan zehar ibili, eta bertako gastronomia aberatsa dastatu, lagunekin denbora eta jarduerak partekatuz.

Formakuntza ikastaro berria: 'New trends in Tech Transfer. From lab to society'.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, ikertzaile gazteentzat zuzendutako zeharkako trebakuntzari ekin diogu berriro, teknologiaren transferentziari buruzko 'New trends in Tech Transfer. From lab to society' ikastaroarekin, WIT programaren barruan Nafarroako Unibertsitateko Teknologia eta Ezagutza Transferitzeko Bulegoak antolatuta.

Miguel Estruch Soler izan da irakaslea, eta bertan, doktoregoko ikasleei eskaini dizkie teknologia-transferentziaren funtsezko alderdiei buruzko ikuspegi baliotsuak, beraien ikerketa gizartearentzako eragin positibo bihurtzeko ezagutzak eta tresnak emanez; aldi berean, ikerketa-emaitzak nola babestu eta merkaturatu ikasi dute, eta baita ere laborategiko aurkikuntzetatik merkatuko berrikuntzetara urrastsez-urrats doan prozesua, edo berrikuntza horiek gizarteratzeko nola ekin.

Hitz gutxitan, nola hobetu ikerketaren emaitzen balorizazioa eta transferentzia, berrikuntza eta inpaktua sortzeko, zeren eta transferentzia teknologiko eta jabetza intelektualaren bidez.

Online egindako 3 saiori, ikasitakoa praktikan jartzeko tailer bat gehitu zaio, non bertaratutakoek kasu erreal baten inguruan lan egin duten. Parte-hartzaileek ikasitakoa benetako eszenatoki batetara aplikatu zuen, sormena eta pentsamendu estrategikoa erabiliz transferentzia teknologikoko erronkei aurre egiteko, arlo askotako ikerketa-lanen ondorioz sor daitezkeen aukerak eta ekintzailetza areagotzeko.

Alisson Garciak 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' lana aurkeztu du Suediako Lund hirian egin den EWGT24 Konferentzian.

Alisson García Herrerak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko WIT kontratudun ikertzaileak (GILT taldea-Institute of Smart Cities), aurkeztu egin du 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' izeneko lana, irailaren 4tik 6ra izandako Europako garraio-lantaldearen (EWGT2024) 26. konferentzian. Suediako Lund hiri historikoan egin dute lantaldearen elkarteta oraingoan, eta Alissonek ostiraleko Sustainable Mobility and Urban Distribution saioko hitzaldietan parte hartu du.

Garraio, trafiko eta logistika sistemetako arazoak konpontzeko helburuz, garraioaren, OR metodoen, eredu matematikoen eta algoritmo konputazionalen arloko adituek beren ikerketei buruzko informazioa eta esperientziak partekatu ahal dituzte EWGTk eskaintzen duen elkargunean. Parte-hartze handiko hiru egun izan dira, eta bertan hainbat saio tematikoetan zehar adituek konponbide berritzaileak aurkeztu dituzte gizarteak, enpresek eta administrazioak garraioan eta mugikortasunean dituzten arazoei aurre egiteko

Ekarpen eta ikerketa esanguratsuak pertsonen eta salgaien garraio-eredu jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.

Ihtesham Khan 'IEEE International Symposium on Antennas and Propagation and ITNC-USNC-URSI Radio Science Meeting' ekitaldian egon da bere lana aurkezteko.

IEEE International Symposium on Antennas and Propagation and ITNC-URSU Radio Science Meeting' izeneko kongresuan egon dira Ihtesham Khan eta Iñigo Ederra doktorea, beren ikerketen bi lan aurkezteko. 2024ko kongresua Florentzian izan da, uztailaren 14tik 19ra.

Ihtesham, WIT programaren ikertzaile gaztea, bere tesia egiten ari da NUPeko Antena taldean, Iñigo Ederra doktorearen gidaritzapean. Ihteshamen tesiaren izena 'High-Gain Fabry Perot antennas for THz frequencies' da, eta esteka hori jarraituz informazioa gehiago eskura dezakezu. 

IEEE AP-S/URSI 2024 kongresuan bi aurkezpenen onartua izatea aski ongi islatzen du Ihteshamek egindako lana eta aurrerapena doktoretzaren lehenengo urtean zehar, WIT kontratua eskuratu zuenetik.

Hona hemen Florentzian aurkeztutako lanen azalpen txiki bat:

  • 'A Fabry-Perot Cavity Antenna with a SiGe on-chip Feeder for submm-wave Applications': The use of a Fabry-Perot cavity is proposed to enhance the radiation features of a 130nm BiCMOS SiGe onchip antenna and reach higher directivities. Antennas in this technology aim at providing the necessary means of radiation for the next-generation sub-mm-wave silicon front-end-on-a chip devices, which provide seamless integration with the digital chain and minimize additional losses existing in system in-package configurations. The introduction of a Fabry-Perot cavity can allow these antennas to increase their directivity while reducing the necessary complexity of the arrays, overcoming the limitations of the current technology.
     
  • 'A Wide Beamwidth Magneto-Electric Dipole Antenna for Wide Beam Scanning Antenna Arrays': A simple and cost-effective configuration to broaden the beamwidths of the patch antenna has been studied. The proposed antenna has been fabricated and tested, veryfying that measurements shows good agreement with the simulations. The proposed antenna can find its application for the increasing the scanning coverage of the patch antenna arrays.

Emaitza baliotsuak eta aplikagarriak ikerketan eta tesi-proiektuan aurrera egiten jarraitzeko. Ihtesham, Iñigo eta Antena taldeko kideak, zorionak!!

Alisson García Herrerak arrakastaz bukatu berri du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egindako ikerketa-egonaldia.

Alisson with the Alcoy research team and attendants to International Summer Conference

Alisson García Herrerak arrakastaz burutu du Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Estatistika Aplikatu eta Ikerketa Operatiboko Sailean egindako ikerketa-egonaldia. UPVko Alcoyko Campusean algoritmo aurreratuei eta garraioa optimizatzeko teknikei buruzko ezagutzak eskuratu ditu, bere ikerketa-proiektuan erabiltzeko, alegia. Garraioan espezializatutako ingeniari hau bere tesia garatzen ari da NUPeko DECYL taldean Javier Faulín doktorearen gidaritzapean, hain zuzen ere pertsonen eta salgaien logistika eta mugikortasun adimenduaren espearruan suertatzen diren arazoak ebazteko, honela hirietako garraioa hobetsiz.

Alcoyn egon den bitartean, Angel A. Juan doktorearen ikerketa-taldean egon da, haren gidaritzapean taldeko beste ikertzaile batzuekin batera. Talde honek egiten dituen ikerketa-lana, besteak beste, oinarritzen da datuen analisian, optimizazio industrialean, ikaskuntza automatikoan edota adimen artifizialean. UPVko eta NUPeko estatistika aplikatuko eta ikerketa operatiboko taldeek, ikerketa bateratuak garatzen dituzte Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (RED2022-134703-T) finantzatutako honako proiektuaren barean: 'Spanish Network in Transportation, Artificial Intelligence and Data Analytics (TRA-AI Network)'.

Gainera, egonaldiaren hasieran, 'International Summer Conference 2024: Empowering Human Decision Making in a Robotics & Data-Driven World' delakoan parte hartu zuen, Iruñeko eta Alcoyko  zuzendari eta lankideekin batera.

Alissonek gogor lan egin du hilabete horretan eta etekin handia atera dio. Egindako lanarekin tesian aurrrerapen garrantzitsuak egingo ditu, hiri jasangarriagoak sortzeko ekapenak eginez, pertsonen eta salgaien garraioa eta banaketa bizkortuko duten irtenbideen bitartez.

Asheem Garwak IEEE REST-24 Nazioarteko Koferentzian egon da, ekainaren 27 eta 28an, honako ikerketa lana aurkezteko: 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power'.

Asheem Garwa ikerketa lanetan hasi zen NUPeko INGEPER taldean 2023ko abuztuan, WIT programaren lehengo deialdian eskainitako doktoratu aurreko kontratu bat lortu baitzuen. Julio Pascual eta Luis Marroyo doktoreen zuzendaritzapean tesia lantzen ari da, energia berriztagarrien integrazioa sare elektrikoan nola hobetu ikertuz.

Lan-ildo horren testuinguruan, joan den ekainaren 27 eta 28an, Asheem Kosovon egindako energia berriztagarriei eta teknologia adimendunei buruzko Nazioarteko Konferentzian (IEEE REST-24) izan zen, 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power' izeneko ikerketa-lana aurkezten. Lan honek erregai fosilekin sortutako energia elektrikoaren murrizketa potentziala aztertzen du, Espainiako sistema elektrikoan energia berriztagarrien integrazioa hobetuz. 

'Doctoral GPS' ikastaroari amaiera eman zaio Sara Manzano doktorearen eskutik aste hauetan egindako lan itzelaren ondoren, eta Fernando Mateos-González doktorearen bisitaren amaiera bikainarekin.

Sara Manzano doktoreak, Mentes Innovadoras proiektuaren sortzaileak, eskainitako ‘Doctoral GPS. Mentored path to success: Career guidance and development for Early-Stage Researchers’ ikastaroa amaitu berri da. Sararen gidaritzapean parte-hartzaileek asteetako lan pertsonala egin dute beren ibilbidea ahalik eta hoberen diseinatzeko.

Banakako tutoretza-prozesu baten bitartez, ikastaro honetan doktoregoak dituen erronkak nola kudeatu eta gainditu landu egin da. Norbera hobeto ezagutzeak erabaki hobeagoak hartzea dakar, eta estrategia egokiak izatea etapa hau errazago bizitzeko eta etorkizunerako aukerak areagotzeko erabilgarria da oso. Etapa honetako une kritikoei nola aurre egin jorratu dute, besteren artean, norberaren interesak, indarguneak eta ahuleziak ezagututa karrera-planik egokiena diseinatu, jendaurreko aurkezpenak nola prestatu, nola ehundu kontaktu-sarea, nola aurre egin tesiaren idazketa eta irakurketari, nola planteatu gure etorkizuna… Alderdi guztiak aztertzen dituen formakuntza, zeinaren bitartez plangintza estrategiko bat eskaintzen diguten, bait eta tresna erabilgarriak gure ibilibidea modu arrakastatsuagoan garatu ahal izateko, bai mundu akademikoan, bai industrian edo I+Gn.

Prestakuntza honi merezitako amaiera emateko, Sarak Fernando Mateos-González doktorea gonbidatu zuen. Biologoa, ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea, eta ikerkuntzaren esparruan bizi-esperientzia handiarekin, bere ibilibidean zehar izandako bizipen, erraztasun, zailtasun eta erronkei buruz hitz egin zigun. Harengandik ikasteko gauza pila, eta bizipen benetan interesgarriak!!

Bukatzeko, argi dugu guztiz gomendagarria dela formakuntza hau egitea doktoretza etapan dauden guztientzat, egungo erronketan laguntzeko eta etorkizun bikainagoa lortzeko. Ikastaro honen bigarren edizioa 2025eko otsailean izango da.

Hemen dira jada WIT programaren 16 kontratuetako bat lortu duten ikertzaile guztiak. Ongi etorriak!!

Azkenean iritsi dira Iruñara WIT programaren baitan egindako 2 deialdietan eskainitako 16 kontratuetako bat lortu duten ikertzaile guztiak. Guztiak lanean daude ezagutza esparruaren arabera dagokien ikerketa taldean, non eta WIT unibertsitate kontratugileetan: Nup eta Unav.

Herrialde desberdinetatik eta kultura anitzetatik etorrita, beraiek guztiek badute elkargunea eta helburu berdina: doktoratzeko etapak dituen erronkei aurre egitea, arrakastaz, etorkizun hobeagoa izateko asmoz.

Ikertzaile gazte hauei buruz eta burutzen ari diren ikerketa interesgarriei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik Doktoregaiak atalean.

Doktoratu aurreko etapa honetan egin beharreko lanaz gain, bada unea ere adiskide berriak egiteko eta esperientziak bizitzeko; horretarako, beste behin ere guztiak elkartzea erabaki genuen, bai etorri berri direnek gainontzeko ikertzaileak ezagut zitzaten, bai eta WIT proiektuaren kudeatzailetako batzuk ezagutzeko ere. Doktoretza bidaian zehar lagunak egitea eta lagunduta sentitzea ona da, bai horixe!

Egunotan Iruñean zehar dagoen giroa probestuz, alaitasuna eta urduritasuna somatzen baita kaleetan barna San Ferminak eta oporrak iristear baitaude, hiriko alde zaharrean murgildu ginen bisita gidatu baten eskutik, bai eta pote batzuk hartu ere horren ondotik.

Eskerrak eman nahi dizuegu gurekin arratsalde hori partekatzeagatik! Oso atsegina izan zen!

Azkeneko ebazpen osagarria argitara eman da, eta horrekin bukatutzat ematen da WIT proiektuak izan dituen bi deialdien doktoratu-aurreko kontratuen banaketa.

131E/20224 Ebazpen osagarriaren argitaratzearekin batera, WIT proiektuaren 16. kontratua bete da. Italiatik etorri den Sergio Isolak eskuratu du, eta Osasun arloko terapia geniko ikerketa lerroan egingo du tesia Gloria González Aseguinolaza doktorearen gidaritzapean. 

Hortaz, WIT proyektuak bi deialditan (2022 eta 2023) doktoregoa egiteko eskainitako kontratu guztiak bete dira. Ikertzaile guztiak beren ikerketetan lanean ari dira jada, gaien araberako ikerketa-taldeetan, WITeko bi unibertsitate kontratugileetan: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.

Kontsultatu Doktoregaiak atala, haiei buruz eta ikertzen ari diren proiektuei buruz gehiago jakiteko. Nafartar ikertzaile batez gain, gainerako parte-hartzaileak hainbat herrialdetik iritsi dira, batzuk hurbilagotik, Italia eta Maroko kasu, baina baita urrutiagotik ere, hala nola Kolonbia, Ekuador, Brasil, India, Iran edo Pakistandik. 5 ikertzaile Energiaren arloan ari dira lanean, 5 Osasunaren arloan, beste 5 Automozioaren, Mekatronikaren eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan, eta 1 Adimen Artifizialaren arloan ari da.

Sara Lorenzoni Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. kongresura joan da lan-aurkezpen bat egitera

Sara Lorenzonik, osasun arloko WIT ikertzaile gazteak, poster bat aurkeztu du Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. Kongresuan, 2024ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean Debrecen izeneko hirian.

Sara Lorenzonik aurrera jarraitzen du bere tesi ikerketan eta bere lana ezagutarazteko jardueretan. Oraingo honetan, 'RGD Peptide nanoparticles as Targeting Agent for Neuroblastoma' izeneko posterra aurkeztu du Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. kongresuan eta Farmazia Zientzien Europako Federazioaren (EUFEPS) urteko bileran. Ekitaldia Hungariako Debrecen hirian izan da, 2024ko maiatzaren 23tik 25era. Lan hau bere tesiaren ikerketa-lanaren baitan kokatuta dago, Nanomedikuntzaren arloan eta María Blanco-Prieto doktorearen gidaritzapean egiten ari dena (Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Nutrizio Fakultatea). 

'Tradizioa eta berrikuntza farmazia-zientzietan' lelopean, ekitaldi honek mundu osoko farmazialari eta farmazia-zientzia arloko ikerlariak biltzen ditu urtero, sendagaien ikerketa, garapen, erregulazio eta erabilera terapeutikoko gai esanguratsuak eztabaidatzeko plataforma bat eskainiz.

Nanomedikuntzan burututako ikerketa eta esperimentazioaren bidez, haur minbizi oldarkorra den neuroblastoma tratatzeko kimioterapiaren alternatiba izateko tratamenduen garapenean dihardu Sararen tesiak. Honen helburu da gaixotasun larri hau sendatzea albo-ondorio larriak murriztuz, nola eta nanoteknologiak aukera ematen baitu bai tumoreak bai horien mikroingurunea zuzenean erasotzeko. Honela, pazienteen bizi-kalitatea eta etorkizuna hobetzen dituzten tratamenduak izateko aukera ematen du.

Sara Lorenzonik parte hartu du #Pint24 ekitaldian, nanomaterialei buruz hitz eginez

Atzo, maiatzak 15, Pint Of Science 2024 ekitaldiko azken saioa izan genuen. Bertan, doktoratu aurreko ikaslea den Sara Lorenzonik Nanopartikulen gai interesgarria bertaratutakoen eskura jarri zuen, 'Nanomaterialak: biomedikuntza irauliz' izeneko hitzaldiarekin.

Pint Of Science nazioarteko ekitaldi bat da, munduko hiri askotan urtero egiten dena, jendea zientziaren mundura gertura dadin. Nola lortzen da hori? Ba zientzia tabernetara eramanez, non ikertzaileek hainbat arlotan duten ezagutza eta esperientzia partekatzen duten bertaratutakoekin, hizkera ulergarri eta umoretsua erabiliz.

Adituak ez garenen artean zientzia oro har hedatzea da ekitaldi honen asmoa. Hori lortzeko, Sarak gure irudimena lanean jarri zuen adibide bitxien bidez, zeinetan giza ile baten diametroa baino 1.000 aldiz txikiagoak diren materialak protagonistak izan ziren, eta ikusarazi zigun nola biomedikuntzaren mundua iraultzen ari den material ñimiño horiek erabiltzearen eraginez.

Nanopartikuletan oinarritutako terapiek mezulari doi edo minitaxi gisa funtzionatzen dute, eta sendagaiak zuzenean garraiatzen dituzte tratatu beharreko zelula zehatzetara, justu behar den tokira. Honela, tratamendu horiek ez dute zelula osasuntsuak erasotzen, eta kimioterapia bezalako ohiko terapiek eragiten dituzten albo-ondorio larriak murriztea lortzen da.

Sara WIT proiektuko doktoratu aurreko ikertzailea da Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Zientzien atalean, María Blanco Prieto doktorearen zuzendaritzapean. Nanoteknologia erabiliz neuroblastoma tratatzeko helburuko sendagaien ikerketan datza Sararen tesia, haurrei eragiten dien minbizi larri hau 'hobeto sendatzeko', zeren lortu nahi dena da haurrek biziraun ez ezik, osasunez hazteko aukera izan dezaten.

Aurrerapen zientifiko horiek gizartean dituzten onurak eztabaidaezinak dira, eta itxaropenaz begiratzen diogu nanoteknologiak eskaintzen duen etorkizunari, gaixotasun larrien tratamendu berritzaileei dagokionez edo ehunen ingeniaritzan aplikatzeari dagokienez, hala nola ehun neurala edo hezur-ehuna berreskuratzeko.

Deborah Liguori, WITeko doktoregaia, Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Organometallici-n egon da egonaldi baliagarria burutzen

Deborah Liguori, WITeko doktoregaia, Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Organometallici-n egon da egonaldi baliagarria burutzen

WIT programaren barnean NUPen doktoregoko ikaslea den Deborah Liguorik bukatu berri du hiru hilabeteko egonaldia Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Orgganometallici (ICCOM-CNR) erankundean, Claudio Sangregorio doktorearen eskutik. Liguoriren ikerketa entropia handiko monoxido antiferromagnetikoen sintesi eta karakterizazioan oinarritu da. Bertan, bereizmen handiko transmisioko mikroskopia elektronikoan (HTEM) aditua den Beatrice Muzzi doktorearekin lankidetzan aritzeko aukera izan du. 

Ikertzaile gazte honek WIT programaren lehenengo deialdian eman ziren zortzi doktorego kontratuetako bat eskuratu zuen, hain zuzen ere Energia ekoizteko materialak eta teknologia aurreratuak garatzeko ikerketa-lerroan. 2023ko apirilean ikerketa lanetan hasi zen Alberto López Ortega Doktorearen zuzendaritzapean, non eta NUPeko Materialen propietate fisikoen eta aplikazioen ikerketa-taldean.

WIT aurrera doa doktoregoa egiten ari diren ikertzaileentzat zeharkako prestakuntza-ikastaroen eskaintzan

WIT aurrera doa doktoregoa egiten ari diren ikertzaileentzat zeharkako prestakuntza-ikastaroen eskaintzan

WIT aurrera doa doktoregoa egiten ari diren ikertzaileentzat zeharkako prestakuntza-ikastaroen eskaintzan:

Bi gai garrantzitsu ikerketa-lan hobeagoa egiteko, esparrua edozein dela ere. 

Informazio gehiago NUPeko Doktoretzako Eskolan eskuragai.

WIT proiektuaren baitan antolatutako formakuntza hasi da, "First steps in submitting papers and asking for projects" ikastaroarekin

WIT proiektuaren baitan antolatutako formakuntza hasi da, "First steps in submitting papers and asking for projects" ikastaroarekin

WIT proiektuak antolatutako lehenengo ikastaroa bertan dugu. Nazareth Torres ikertzailearen eskutik "First steps in submitting papers and asking for projects" ikastaroa, hain zuzen ere. Oso gai interesgarria ikertzaileentzat.

Nazareth Nafarroako Unibertsitatean Biologia eta Ingurumeneko doktoretza eskuratu ondotik, egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoratu ondoko ikertzaile lanetan dabil Ramón & Cajal programaren laguntza batekin, non eta Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailan.

Europako Batzordearen bisita, WIT proiektuaren aldiaren erdian gauzatutako ezarpena ebaluatzeko

Europako Batzordearen bisita, WIT proiektuaren aldiaren erdian gauzatutako ezarpena ebaluatzeko

Simona Misiti, Europako Batzordeko proiektu aholkularia, Iruñara etorri zen joan den astean, WIT proiektuaren ezarpena berrikusteko, proiektuak 5 urteko aldiaren erdia bete baitu.

Simona, oso atsegina izan da zu ezagutzea. Benetan baliagarria izan zaigu zure ezaguera, bai eta zure esperientziarengandik ikastea ere!!

Hortaz gain, Nup eta Unav unibertsitateetako ikerketa taldeetan jada lanean ari diren ikertzaile gazteek beraien ibilbide eta jardueraren berri eman ziguten bakoitzak egindako banakako aurkezpenen bitartez. Oso interesgarria izan da zuetaz guztietaz eta burutzen ari zareten ikerketetaz gehiago ezagutzea. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta WIT proiektuan duzuen inplikazioarengatik!!

Nafarroako lehendakariak harrera ofiziala egin die WIT proiektuaren baitan etorritako ikertzaile gazteei

Nafarroako lehendakariak harrera ofiziala egin die WIT proiektuaren baitan etorritako ikertzaile gazteei

20/11/2023

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, María Chivitek, ongi etorria eman die WIT proiektuaren baitan Iruñara etorritako ikertzaile gazteei. Aldi berean, nabarmendu egin du Nafarroak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten ari den apustua.

Harrera ekitaldian, Nafarroako lehendakariarekin batera, WIT proiektuaren erankunde laguntzaileen ordezkari nagusiak izan ziren: Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, eta bi unibertsitate kontratugileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Nup eta Nafarroako Unibertsitatea-Unav, alegia.

Lehendakariak eskertu egin zien ekitaldian parte hartu duten 9 ikertzaileei egiten ari diren lana eta ikerketarekin duten konpromisoa. Bertaratutako ikertzaileen artetik, zortzik kontratua laguntzen 1. deialdian eskuratu zuten, eta aldiz, 9.a ebatzi berri den 2. deialdian eskuratu du laguntza.

Eman play bideoari WIT proiektuari buruz gehiago jakiteko eta gure ikertzaile gazteak ezagutzeko.

 

WIT proiektuaren 1. deialdiaren onuradun guztiak Iruñean daude jada, beren proiektuetan lanean. Alison García, Ihtesham Khan, Deborah Liguori, Asheem Garwa eta Syed Nazim Shah Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Aline Risson, Lorea Jordana eta Niloufar Sadat Hosseini Nafarroako Unibertsitatean. Sara Lorenzoni, 2. deialdian saritua Iruñean dago ere, bere ikerketa Unav-en garatzen. Laster etorriko diren gainontzeko ikertzaileak noiz iritsiko diren zain gaude.

WIT proiektuak aurkeztu nahi ditu dagoeneko gure artean dauden ikertzaileak

WIT proiektuak aurkeztu nahi ditu dagoeneko gure artean dauden ikertzaileak, behin Nup eta Unav zentroetako dagokien ikerketa taldeetan lanean hasi ondoren

09/11/2023

WIT proiektuak banatutako lehengo 8 kontratuekin dagoeneko lanean ari dira ikertzaile onuradunak, non eta Nup eta Unav zentroetako hainbat ikerketa taldetan. Ikertzaile gazte hauek garatzen ari diren doktoretza proiektuak WITeko lau esparru estrategikoren batean kokatuta daude: Energia, Osasuna, Automozioa-Mekatronika & Fabrikazio Aurreratua, eta Adimen Artifiziala zeharkako esparru gisa.

2023ko azaroaren 9ko arratsaldean guztiak elkartu ginen, elkar ezagutzeko Iruñako alde zaharra bisitatuz. Oso atsegina izan da zuekin aisialdi une hori partekatzea! Eskerrik asko benetan erraza eta atsegina izan baitzen!

Ikertzaile gazte hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta bakoitza burutzen ari den ikerketa-proiektu interesgarria ezagutu nahi baduzu, bisitatu webguneko Doktoregaiak atala.

Gainontzekoak noiz iritsiko irrikitan, ekitaldi berriak prestatzen jarraituko dugu.

Lorea Jordanak, WIT proiektuaren kontratu baten bitartez Cima-Nafarroako Unibertsitatean tesia egiten ari den ikertzaileak, bere lana aurkeztu egin du Bruselan izandako Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 30. kongresuan (ESGCT)

WIT proiektuaren kontratu baten bitartez Cima-Nafarroako Unibertsitateko doktoregaia den Lorea Jordanak bere lana aurkeztu du Bruselan egin zen nazioarteko Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen (ESGCT) 30. kongresuan.

2023/10/31

Lorea nazioarteko kongresu horretan egon da 2023ko urriaren 24tik 27ra bere ikerketa aurkezten: "Identification of key regulatory factors driving CAR-T cell dysfuntion in MM by single cell multiomics”.

Aurretik, Coimbran egon da, Portugalen, honako udako eskola honetan parte hartuz: "2023 Summer School in Computational Biology". Bertan, biologia konputazionalarekin lotutako gaiak ezagutzeko aukera izan du eta sistema biologikoak moldekatzeko proiektu batean lan egin du Armindo Salvador irakaslearen gidaritzapean.

WIT Nazioarteko doktoradutza programa aurkeztu da

WIT Nazioarteko doktoradutza programa aurkeztu da

04/10/2021

Europa Batasunak finantzatzen du, Horizonte 2020 Programa– Marie Sklodowska Curie ekintzen barruan. Nafarroako Gobernuak, Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez bultzatzen du proiektu hau, apustu irmoa Berrikuntzaren Nafarroako Sistema Europan kokatze aldera.