Albisteak - wit
Albiste eta ekitaldiak
Nafarroa ezagutzen: Erdi Aroko Nafarroako aztarnak bisitatuz ikerketa-erronka handiak izan dituen ikasturtea amaitzeko

Ikerketaz beteriko ikasturte honi amaiera emateko eta Sanferminetako jai giroa Iruñeko kaleak hartu baino lehen, WITeko ikertzaileak merezitako egun librea hartu zuten Nafarroako Erdi Aroko altxorrak ezagutzera joateko. Joan den larunbatean, ikertzaile taldeak lagun eta senitarteko batzuekin batera, sargoriari aurre eginez Erriberriruntz abiatu ziren, honeko ibilbidea egiteko:
- Erriberriko Errege-erreginen jauregia eta Erdi Aroko aztarnak non-nahi dituen hiria.
- Uxueko Andre Mariaren gotorleku-eliza, eta ongi gordetako harrizko etxeak eta kale estu-estuak.
- Uxue inguruko plater tipiko eta tradizionalak dastatu zituzten bertan egindako bazkarian, atseden hartzeko eta indarrak hartzeko arratsaldeko jarduerentzat.
- Leireko monasterioa, mistizismoaz, naturaz eta Erdi Aroko arteaz beteriko lekua.
- Irunberriko arroilan barna ibilalditxoa, hain deigarria den natura-erreserba honen amildegiak eta Nafarroako hegazti harraparien santutegi handienetakoa dena ezagutzeko.
📢 Honako hau dio parte-hartzaile batek: 'The trip was really great. Everything was well planned and the timing of each stop was perfect. It's true that the weather wasn't on our side, but it was lovely to visit new places that are so close to us and learn more about the region's history. We enjoyed a lot and the food was very nice.' 😊
✍ Erdi Aroko ondasun oparoa ezagutzeko proposamen hau interesgarria da benetan, egun horretan eguraldia lagundu ez bazuen ere 😅.
Junaid Uqailik bere ikerketa lana aurkeztu egin du Unibertsitateen G-9 taldeko XII. Doktoretza Jardunaldietan, NUPeko poster onenen artean hautatua izan ostean

Junaid Uqailiren lana poster onenen artean aukeratuta izan zen NUPen aurkeztutakoen artean, eta horrela G-9ko XII. Doktoretza Jardunaldietan parte hartzeko lekua irabazi zuen. Aurtengo jardunaldiak Extremadurako Unibertsitatean izan ziren ekainaren 11tik 13ra.
Junaid doktoretza-tesia egiten ari da NUPeko Antena taldean, Miguel Beruete doktorearen eskutik, eta jardunaldietan 'Liquid Crystals in Reconfigurable Intelligent Surfaces for Sub-Milimeter Wave Applications' izeneko ikerketa-lanarekin parte hartu zuen. Ikerketa horrek kristal likidoek gainazal adimendun birkonfiguragarrietan (RIS) izan dezaketen eraldaketa-ahalmenari buruzko argia dakar, bai eta haririk gabeko komunikazio eta detekzio-teknologien erronkan aurrerapauso handia ere.
Doktoretza jardunaldietan G-9 taldeko unibertsitateetako 70 doktoregai baino gehiago elkartzen dira, hainbat jakintza-arloetakoak. Bertan, balioesten da doktoretza ikasketek berrikuntzaren eragile gisa duten garrantzia, ikerketa-jarduera hedatzen da doktoregaiek posterrak aurkeztuz eta lehiaketa batean parte hartuz, bai eta ikerketaren eta dibulgazio zientifikoaren aldeko apustu sendoa duten hitzaldi eta tailerrak parte-hartzaileen eskura jartzen dira.
Junaid, Lan bikaina egiten ari zara!! Zorionak irabazleei!!
Aline Risson, Inmunologian doktoretza egiten ari den ikertzailea, Sardinian egon da ENIIk antolatutako Inmunologiako Udako Eskolaren 18. edizioan: aste erabat aberasgarria

Aline Risson Belinovskik sekulako egonaldia izan du ENIIk antolatutako Inmunologiako Udako Eskolaren 18. edizion, Sardiniako Alghero hirian duela aste batzuk egindakoa. Aline inmunologian doktoretza ikerketa burutzen ari den brasildar ikertzailea da, CIMA ikerketa-zentroan, alegia. Udako eskolaren esperientzia guztia biziki bizitzeaz gain, bertan poster bat aurkeztu zuen bere tesi-ikerketaren zenbait ekarpenekin: ‘Intraperitoneal administrazioak artLCMV birus birkonbinatua erabilita tumore-efektu indartsuak eragiten ditu peritoneoko kartzinomatosiaren tumore-ereduetan’. Algheron egondako egunak zoragarriak izan ziren!
Ikasi eta gozatu, horiek izan dira inmunologiako ikertzaile gazteen topaketa hau deskribatzeko erabilitako hitzak:
✍ Astean zehar adituen hitzaldiak, posterren saio interaktiboak eta ahozko komunikazioa hobetzeko lantegi bikain bat izan ziren, beste jardueren artean. Ikasitako trebetasunak eta teknikak praktikan jartzeko minutu bateko posterren aurkezpen ekitaldia erronka ezinhobea izan zen!
👉 Egitarau akademiko aberasgarriaz gain, ikertzaileek tartea izan zuten ere harremanak sendotzeko, ideiak partekatzeko eta une dibertigarri eta atseginetaz gozatzeko, hala nola, itsasontzian irteera, hondatzara joatea edota amaiareko festa 🌊🎉
📢 Begira zer kontatzen digun Alinek udako ikastaroaz: 'I recently had the unique opportunity to attend the 18th ENII Summer School on Advanced Immunology in Alghero, Sardinia. It was an intensive and enriching week, bringing together leading experts and early-career researchers from around the world. The program offered deep dives into both fundamental and translational aspects of immunology, sparking thought T cell therapies, cancer immunotherapy, systems immunology, vaccines and more. Beyond the lectures, the collaborative atmosphere fostered meaningful connections, inspiring conversations, and new perspectives on current challenges in the field. I’m truly grateful to have been part of such an enriching environment!'
Aline, eskerrik asko hau guztia gurekin partekatzeagatik 🙂, bai eta adierazten duzun konpromisu, irmotasun eta indarra ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko. Bikain ari zara!!
Deborah Liguori UPNA Show 2025-Monologoak Zientziaz ekitaldian izan da, 'Botere Ikusezina: iman iraunkorren misterioa argitzen' gaiari buruz hitz egiteko

Deborah Liguori eszenatokira igo zen 'Botere ikusezina: iman iraunkorren misterioa azalduz' bakarrizketarekin UPNA Show-Monologoak Zientziaz ikuskizunean, maiatzaren 23an eta 24an Tuteran eta Iruñean NUPeko Kultura Zientifikoko Unitateak antolatua. Ekimen honek zientzia modu argi eta erakargarrian hubiltzen dio gizarteari, askotariko gaiei buruz bakarrizketekin disfrutatuz.
Deborahk, fisikaren zale amorratua den heinean eta bere doktoretza ikerketatik abiatuta, imanek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia azaldu zuen, erabilera zenbatezinetan parte-hartzen dutelarik, eta lur arraroekiko dugun mendekotasuna mahaigaineratu zuen. Horri guztiari lotuta, bere ikerketari buruz hitz egin zuen lur arraroei alternatiba bat lortu nahian ari baita, nola eta ferritaren errendimendua hobetuz zenbait aplikaziotan lur horiek ordezkatu ahal izateko. Alternatiba jasangarri honekin, neurri batean sahiestu ahal izango da gure gizarteak lur arraroekiko duen menpekotasuna eta ahulezia, haien urritasunagatik eraginda, bai eta gatazka geopolitko edota interes ekonomikoen gorabeherengatik ere.
Ez da batere erraza hainbeste jenderen aurrean jarri eta bakarrizketarekin jendaurrekoa erakartzea. Urduriak, zalantzak, beldur eszenikoa... eta are gehiago Deborahren kasuan antzezpena bere ama-hizkuntza ez den batean egin baitzuen. Horrek are balio handiagoa ematen dio lortutakoari. Talde osoa hilabete batez biziki prestatu zen publikoarekin konektatzeko, komunikazio-trebetasunak hobetzeko eta agertokiari benetakotasunez aurre egiteko. Seguru ikasitako guztia baliagarri izango zaiela berandu baino lehen!!
Eskainitako bakarrizketak ikusgai daude NUPeko Kultura eta Dibulgazio kanalean.
Egin klik eta ez itzazue galdu!
Deborah, lan bikaina egin duzu!!
Zientzia eta garagardo beste erronda bat, oraingoan ere WITeko parte-hartzearekin, Isabel Ortega-Bedoyak krispeta perfektua lortzeko zientzia argitu baitzigun

Pint of Science zientzia-dibulgazioko ekitaldiaren X. edizioan berriz ere WITeko doktoregai batek zientzia tabernara hurbildu du: Isabel Ortega-Bedoya, Nafarroako Unibertsitateko BACh ikerketa taldean tesia egiten ari dena.
Isabelek Iruñeko ekitaldiaren lehenengo saioan parte hartu zuen, Ignacio López-Goñirekin batera (https://microbioblog.es). Honek, 'Hestea al da gure bigarren garuna?' galderatik abiatuta, hesteetako mikrobiotari buruz hitz egin zuen, haren erlazioaz depresioa, autismoa, Alzheimerra eta bestelako gaixotasunekin, eta nola heste-garun ardatzean egiten ari diren ikerketek ezagutza berriak dakartzaten gaixotasun hauek ulertzeko eta tratamendu berritzaileak lortzeko.
Horren ondotik, Isabelen txanda iritsi zen, 'Pop! Lehertzen den artoaren zientzia!' izenburu bitxiko hitzaldiarekin. Nork ez ditu krispetarik onenak lortu nahi? Isabelek jendaurrean azaldu zuen zein den krispetak egiteko prozesuaren atzean dagoen zientzia, horien bertsio paregabea lortzearren. Jakin beharreko gauza asko, hala nola zer arto-barietate erabili, oskolaren propietateak, behar diren presio- eta hezetasun-baldintzak, errezetaren une desberdinetan gertatzen den biokimika... azken batean, jakin beharreko guztia almidoia behar bezala leher dadin!
Giro dibertigarri, atsegin eta lagunartekoan, zientzialaria ez den jendearentzako zientziaren sekretuak azaleratzen dira solasaldi bitxi hauetan, non aukera paregabea suertatzen den zientzia ikasi eta ulertzeko ikuspegi irisgarri batetik, entzuleen jakin-minak eta galdera argiek bultzatuta.
Zalantzarik gabe, komunikazio-trebetasunak hobetzeko jarduera interesgarria; izan ere, zientzia jende arruntari ulertaraztea ez baita afera erraza... Jakin-minari erantzunak eman!🧐
Laborategitik haratago: WITeko ikertzaileak sagardotegi batean egon dira indarrak berritzeko

Joan den larunbatean, maiatzaren 3an, WITeko doktoregaiek, senide eta lagunekin batera, eguneroko eginbeharretatik zertxobait aldentzeko eta atseden hartzeko aukera izan zuten ohiko ez den ingurune batean: sagardotegi batean bazkaldu zuten.
Ikerketa esperimentuak, artikulu zientifikoak eta epeak alde batera utzita, topaketa honen helburua adiskidetasuna, harremanak eta ongizatea sustatzea izan zen. Bertako sagardotegi batean bazkari tipikoa egin zuten, eskualdeko gastronomia datatzeko, solasaldiak partekatzeko eta giroaz gozatzeko aukera izanez. Ondoren, erdigunera hurbildu ziren arratsaldea lagunartean igarotzeko, egun luzeak eta eguraldi ona aprobetxatuz.
Halako uneek ere ikerketa-prozesuaren eta hazkunde profesionalaren parte dira; izan ere, harremanak sendotzea, zu bezalako egoerak bizitzen ari direnekin bizipenak partekatzea eta etxetik hain urrun ere daudenekin batera lagunduta sentitzea... horiek guztiak lagungarri izan daitezke ziurgabetasunei aurre egiteko eta indarberritzeko bakoitzak duen onena ematen jarraitzearren.
Eguraldi ona, janari goxoa eta konpainia aparta: osagai ezinhobeak energia hartzeko lanean jarraitzeko eta gogoratzeko arrakasta profesionala are hobeagoa dela ongizatearen, aisialdiaren eta lagunen eskutik badator.
Angela Bernardini doktorearen hitzaldi inspiratzailea Doktoretzarako GPS ikastaroaren bigarren edizioari amaiera emateko

'Doctoral GPS. Menthored path to success: Career guidance and development for Early-Stage Researchers' ikastaroaren bigarren edizioa arrakastaz amaitu da Angela Bernardini doktorearen hitzaldi interesgarriarekin. Ikertzaile eta irakaslea, NAIR-Nafarroako Adimen Artifizialeko ikerketa-zentroaren Berrikuntzaren eta Transferentzia Teknologikoaren arduraduna da.
'Helmugaz gain, bidea ere garrantzitsua da' lelopean eta arraskastaz eraiki duen karreraren alde teknikoak alde batera utzita, Angelak urtetako bidaia emozionalaz hitz egin zigun, Erromatik Iruñera lekualdaketaz, suertatzen diren aukerak hartzeaz, eta bizitzan zehar une desberdinen zailtasunei aurre egiteaz... Azken batean, bidea eginez aurrera egin. Ikastaro amaiera ezinhobea izan da, eta bere energia, umore eta benetakotasunaren lekuko izanik, gainerakoen bizipenetatik ikasteko, motibatzeko eta bultzada hartzeko balio izan digu doktoretzak dakarren une zailak gainditzeko.
Sara Manzano doktoreak (Mentes Innovadoras) sortutako doktoretzarako GPS ikastaroa guztiz gomendarria da. Iparrorratz baten modura laguntzen du doktoretzan galduta sentitzen zarenean. Benetan, aukera baduzu, ez ezazu ikastaro hau galdu!
Otsaila jardueraz beteriko hilabetea izan da Sara Lorenzonirentzat

Otsaila jardueraz beteriko hilabetea izan da Sara Lorenzoni ikertzaile gaztearentzat, Nanomedikuntzaren bidez Neuroblastomaren tratamenduak hobetzeko ikerketarekin gauzatzen ari den doktoretza-ikerketa eta lortzen ari den emaitzak ezagutarazteko:
- Cancer Letters aldizkari zientifikoan bere tesiaren lanaren artikulu bat argitaratu berri diote, 'Targeting tumor microenvironment with RGD-functionalized nanoparticles for precision cancer therapy' izenekoa eta bere tesi-zuzendaria den María Blanco doktorearekin eta Carlos Rodríguez Nolages doktorearekin elkarlanean burutua.
- Lorpen esanguratsu horretaz gain eta Haurren Minbiziaren kontrato Nazioarteko Egunarekin lotuta, hitzaldi bat eman zion unibertsitateko ikasle-talde bati Neuroblastomaren eta haren tratamenduan aurrerapausuak emateko garrantziaz, ikerketarentzako funtsak lortzeko sentsibilizazioan laguntzeko.
- Eta azkenik, EUFEPS-Farmazia Zientzien Europako Federazioak urtero egiten duen kongresura joan da (Viena, otsailaren 19tik 21era), oraingoan 'Surface decoration of lipid nanoparticles with RGDs for precision therapy in high-risk neuroblastoma' izeneko lana aurkeztera. Hitzaldi bat eman zuen tumoreen aurka nanoterapiaren erabileraren erronkei buruzko saioan.
Lorpen eta jarduera horien esperientzia aberasgarriak bultzada eta motibazio itzelak dira ikerketan lan egiten jarraitzeko. Sara, bikain ekin!
Deborah Liguorik magnetismoari buruzko ekitaldietan bere doktorego lan aurrerapenak aurkeztu ditu
Azaroa hilabete emankorra izan da Deborah Liguori doktoratu-aurreko ikertzailearentzat, hain zuzen ere hilabetean zehar Espainiako Magnetismo Klubak (CEMAG) beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako bi ekitalditara joan baita, bere lana aurkeztera.
Lehenengo parte-hartzea Magnetismoko Ikertzaile Gazteen 8. Konferentzian (YRinM2024) izan da, Santanderreko Kantabriako Unibertsitatean egindakoa. Bertan, Deborahk ahozko aurkezpen bat egiteko aukera izan zuen: 'Exploring the High Magnetic Anisotropy of Cobalt-Ferrite Nanoparticles: Influence of Cation Composition'. CEMAGen eta IEEEren Elkarte Magnetikoaren urteko bileraren parte da YRinM bilkura, zein bereziki diseinatuta baitago magnetismoan sakontzen hasten diren ikertzaileentzat. Ekitaldi hau Deborahrentzat plataforma dinamiko bat izan zen bere lana partekatu, eta mundu osoko lankideekin kontektatzeko aukera izanez. Ekitaldi hauen bitartez, magnetismoari buruzko ikertzaileen belaunaldi berriaren arteko lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzen dira.
Bestalde, azaroaren amaieran magnetismoan eta material magnetikoetan oinarritutako beste jardunaldi batera joan da, Sevillan antolatutakoa. Magnetismoko 2024. urteko jardunaldi honen ikuspegia 'Magnetismoaren eta material magnetikoen gaur egungo ikerketa: oinarrietatik aplikazioetara' izan da. Doktoregoko ikasleei eta doktoratu ondoko ikerketa-etapan dauden gazteei zuzenduta, ekitaldiak plataforma bat eskaini die azken ikerketa-joeretan sakontzeko. Tailerrean izen handiko nazioarteko hizlarien hitzaldi interesgarriak izan zieren, bai eta posterren saio interaktiboak ere, non Deborahk bere ikerketa propioa aurkeztu zuen, 'Tailoring Magnetic Anisotropy in Cobalt-Ferrite Nanoparticles' izenekoa. Hortaz gain, mahai-inguru bizigarriak izan ziren non ikertzaile gazte hauek ikuspegi profesionalei, aukera industrialei, zientzia irekiko praktikei eta etika editorialari buruz ikasi eta eztabaidatu zuten. Ikaskuntza-esperientziari dimentsio praktikoa gehituz, saio praktikoek hainbat gai jorratu zituzten, hala nola simulazio mikromagnetikoak, zirkuitu magnetikoen diseinua eta sentsore magnetiko eramangarrien datuak eskuratzea.
Lan bikaina, Deborah! Segi horrela!
Sergio Isolak poster bat aurkeztu du bere ikerketaren lehenengo emaitzekin Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkarteak egindako 31. kongresuan

Sergio Isolak, WIT proiektura batu den azken ikertzaileak, bere doktoretza-ikerketaren lehen emaitzak jasotzen dituen poster bat aurkeztu du 2024ko urriaren amaieran Erroman egin den Gene eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 31. urteko kongresuan.
Sergioren ikerketa sortzetiko entzumen-galera ez-sindromikorako terapia bat garatzean datza, geneak editatzeko estrategiak ikertuz. Gaixotasun hori Connexin 26 izeneko proteina baten gabeziak eragindakoa da, eta Nafaorrako Unibertsitatea-CIMA erakundeko Gaixotasun Arraroetarako Terapia Genikoaren taldean egiten ari da tesiaren ikerketa lana.
Ikerketa taldea oso ongi ordezkatuta egon da congresuan, Sergiorekin batera beste doktoratu aurreko ikasle batzuk ere egon baitziren, bai eta bere tesi zuzendariak ere, Gloria González-Aseguinolaza and Carmen Unzu. Sergiok partu hartu du nerbio-sistema zentralaren eta gaixotasun sentsorialen kategorian, 'AAV capsid discovery in the cochlea of non-human primates for precision gene medicine of congenital auditory indications' izeneko lanarekin.
Zorionak talde osoari, guztiek ekarpen interesgarriak egin baitituzte!!
Nafarroa ezagutzen: Baztan harana

WITeko ikertzaileak, senitarte eta lagunekin batera, Baztan harana ezagutzera abiatu ziren irailaren 28an. Bertan, Zurgarramurdi eta leizea bisitatu zuten, bai eta Amaiur, Elizondo edota Bertiz Jaurreriko lorategi botanikoa ere.
Aukeratutako larunbat hori hodeiz eta ostartez beterik egon zen, euri-tantak ere tarteka agertuz, baina hori ez den oztopo izan egun atsegina igarotzeko Nafarroako iparraldeko zonalde polit horretan. Egunoroko eginbeharretatik haratago, aisialdiaz gozatzeko eta indarberritzeko, inguruko herriak bisitatu zituzten, bailararen paisaia berdeetan zehar ibili, eta bertako gastronomia aberatsa dastatu, lagunekin denbora eta jarduerak partekatuz.
Deborah Liguorik zientzia jendearengana hurbildu du, imanei buruz hitz eginez Erriberan antolatutako Ikertzaileen Europako I. gauan

Deborah Liguorik parte hartu du Erriberrin 2024. urtean lehen aldiz antolatu den Ikertzaileen Europako I. gauan. Deborah magnetismoaren arloan ari da tesia garatzen, eta Erriberrin imanen atzean dagoen zientziari buruz hitz egin du.
2024ko irailaren 27an Teobaldos enparantzan antolatutako ekitaldian, Deborahk eta beste 7 ikertzailek zientziari buruz hitz egin diete bertaratutakoei, bakoitzaren ikerketaz eta hainbat bitxikeriz berri emanez.
Erriberriko Udalak antolatutako ekitaldi honek giro ezin hobea, standak eta jateko mokadutxoak izan ditu, ezagutzaren dibulgazioarekin konpromisoa dutenen eskutik jendea zientziara hurbil dadin.
Formakuntza ikastaro berria: 'New trends in Tech Transfer. From lab to society'

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, ikertzaile gazteentzat zuzendutako zeharkako trebakuntzari ekin diogu berriro, teknologiaren transferentziari buruzko 'New trends in Tech Transfer. From lab to society' ikastaroarekin, WIT programaren barruan Nafarroako Unibertsitateko Teknologia eta Ezagutza Transferitzeko Bulegoak antolatuta.
Miguel Estruch Soler izan da irakaslea, eta bertan, doktoregoko ikasleei eskaini dizkie teknologia-transferentziaren funtsezko alderdiei buruzko ikuspegi baliotsuak, beraien ikerketa gizartearentzako eragin positibo bihurtzeko ezagutzak eta tresnak emanez; aldi berean, ikerketa-emaitzak nola babestu eta merkaturatu ikasi dute, eta baita ere laborategiko aurkikuntzetatik merkatuko berrikuntzetara urrastsez-urrats doan prozesua, edo berrikuntza horiek gizarteratzeko nola ekin.
Hitz gutxitan, nola hobetu ikerketaren emaitzen balorizazioa eta transferentzia, berrikuntza eta inpaktua sortzeko, zeren eta transferentzia teknologiko eta jabetza intelektualaren bidez.
Online egindako 3 saiori, ikasitakoa praktikan jartzeko tailer bat gehitu zaio, non bertaratutakoek kasu erreal baten inguruan lan egin duten. Parte-hartzaileek ikasitakoa benetako eszenatoki batetara aplikatu zuen, sormena eta pentsamendu estrategikoa erabiliz transferentzia teknologikoko erronkei aurre egiteko, arlo askotako ikerketa-lanen ondorioz sor daitezkeen aukerak eta ekintzailetza areagotzeko.
Alisson Garciak 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' lana aurkeztu du Suediako Lund hirian egin den EWGT24 Konferentzian
Alisson García Herrerak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko WIT kontratudun ikertzaileak (GILT taldea-Institute of Smart Cities), aurkeztu egin du 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' izeneko lana, irailaren 4tik 6ra izandako Europako garraio-lantaldearen (EWGT2024) 26. konferentzian. Suediako Lund hiri historikoan egin dute lantaldearen elkarteta oraingoan, eta Alissonek ostiraleko Sustainable Mobility and Urban Distribution saioko hitzaldietan parte hartu du.
Garraio, trafiko eta logistika sistemetako arazoak konpontzeko helburuz, garraioaren, OR metodoen, eredu matematikoen eta algoritmo konputazionalen arloko adituek beren ikerketei buruzko informazioa eta esperientziak partekatu ahal dituzte EWGTk eskaintzen duen elkargunean. Parte-hartze handiko hiru egun izan dira, eta bertan hainbat saio tematikoetan zehar adituek konponbide berritzaileak aurkeztu dituzte gizarteak, enpresek eta administrazioak garraioan eta mugikortasunean dituzten arazoei aurre egiteko.
Ekarpen eta ikerketa esanguratsuak pertsonen eta salgaien garraio-eredu jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.
Ihtesham Khan 'IEEE International Symposium on Antennas and Propagation and ITNC-USNC-URSI Radio Science Meeting' ekitaldian egon da bere lana aurkezteko

IEEE International Symposium on Antennas and Propagation and ITNC-URSU Radio Science Meeting' izeneko kongresuan egon dira Ihtesham Khan eta Iñigo Ederra doktorea, beren ikerketen bi lan aurkezteko. 2024ko kongresua Florentzian izan da, uztailaren 14tik 19ra.
Ihtesham, WIT programaren ikertzaile gaztea, bere tesia egiten ari da NUPeko Antena taldean, Iñigo Ederra doktorearen gidaritzapean. Ihteshamen tesiaren izena 'High-Gain Fabry Perot antennas for THz frequencies' da, eta esteka hori jarraituz informazioa gehiago eskura dezakezu.
IEEE AP-S/URSI 2024 kongresuan bi aurkezpenen onartua izatea aski ongi islatzen du Ihteshamek egindako lana eta aurrerapena doktoretzaren lehenengo urtean zehar, WIT kontratua eskuratu zuenetik.
Hona hemen Florentzian aurkeztutako lanen azalpen txiki bat:
- 'A Fabry-Perot Cavity Antenna with a SiGe on-chip Feeder for submm-wave Applications': The use of a Fabry-Perot cavity is proposed to enhance the radiation features of a 130nm BiCMOS SiGe onchip antenna and reach higher directivities. Antennas in this technology aim at providing the necessary means of radiation for the next-generation sub-mm-wave silicon front-end-on-a chip devices, which provide seamless integration with the digital chain and minimize additional losses existing in system in-package configurations. The introduction of a Fabry-Perot cavity can allow these antennas to increase their directivity while reducing the necessary complexity of the arrays, overcoming the limitations of the current technology.
- 'A Wide Beamwidth Magneto-Electric Dipole Antenna for Wide Beam Scanning Antenna Arrays': A simple and cost-effective configuration to broaden the beamwidths of the patch antenna has been studied. The proposed antenna has been fabricated and tested, veryfying that measurements shows good agreement with the simulations. The proposed antenna can find its application for the increasing the scanning coverage of the patch antenna arrays.
Emaitza baliotsuak eta aplikagarriak ikerketan eta tesi-proiektuan aurrera egiten jarraitzeko. Ihtesham, Iñigo eta Antena taldeko kideak, zorionak!!
Alisson García Herrerak arrakastaz bukatu berri du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egindako ikerketa-egonaldia

Alisson García Herrerak arrakastaz burutu du Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Estatistika Aplikatu eta Ikerketa Operatiboko Sailean egindako ikerketa-egonaldia. UPVko Alcoyko Campusean algoritmo aurreratuei eta garraioa optimizatzeko teknikei buruzko ezagutzak eskuratu ditu, bere ikerketa-proiektuan erabiltzeko, alegia. Garraioan espezializatutako ingeniari hau bere tesia garatzen ari da NUPeko DECYL taldean Javier Faulín doktorearen gidaritzapean, hain zuzen ere pertsonen eta salgaien logistika eta mugikortasun adimenduaren espearruan suertatzen diren arazoak ebazteko, honela hirietako garraioa hobetsiz.
Alcoyn egon den bitartean, Angel A. Juan doktorearen ikerketa-taldean egon da, haren gidaritzapean taldeko beste ikertzaile batzuekin batera. Talde honek egiten dituen ikerketa-lana, besteak beste, oinarritzen da datuen analisian, optimizazio industrialean, ikaskuntza automatikoan edota adimen artifizialean. UPVko eta NUPeko estatistika aplikatuko eta ikerketa operatiboko taldeek, ikerketa bateratuak garatzen dituzte Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (RED2022-134703-T) finantzatutako honako proiektuaren barean: 'Spanish Network in Transportation, Artificial Intelligence and Data Analytics (TRA-AI Network)'.
Gainera, egonaldiaren hasieran, 'International Summer Conference 2024: Empowering Human Decision Making in a Robotics & Data-Driven World' delakoan parte hartu zuen, Iruñeko eta Alcoyko zuzendari eta lankideekin batera.
Alissonek gogor lan egin du hilabete horretan eta etekin handia atera dio. Egindako lanarekin tesian aurrrerapen garrantzitsuak egingo ditu, hiri jasangarriagoak sortzeko ekapenak eginez, pertsonen eta salgaien garraioa eta banaketa bizkortuko duten irtenbideen bitartez.
Asheem Garwak IEEE REST-24 Nazioarteko Koferentzian egon da, ekainaren 27 eta 28an, honako ikerketa lana aurkezteko: 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power'
Asheem Garwa ikerketa lanetan hasi zen NUPeko INGEPER taldean 2023ko abuztuan, WIT programaren lehengo deialdian eskainitako doktoratu aurreko kontratu bat lortu baitzuen. Julio Pascual eta Luis Marroyo doktoreen zuzendaritzapean tesia lantzen ari da, energia berriztagarrien integrazioa sare elektrikoan nola hobetu ikertuz.
Lan-ildo horren testuinguruan, joan den ekainaren 27 eta 28an, Asheem Kosovon egindako energia berriztagarriei eta teknologia adimendunei buruzko Nazioarteko Konferentzian (IEEE REST-24) izan zen, 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power' izeneko ikerketa-lana aurkezten. Lan honek erregai fosilekin sortutako energia elektrikoaren murrizketa potentziala aztertzen du, Espainiako sistema elektrikoan energia berriztagarrien integrazioa hobetuz.
'Doctoral GPS' ikastaroari amaiera eman zaio Sara Manzano doktorearen eskutik aste hauetan egindako lan itzelaren ondoren, eta Fernando Mateos-González doktorearen bisitaren amaiera bikainarekin

Sara Manzano doktoreak, Mentes Innovadoras proiektuaren sortzaileak, eskainitako ‘Doctoral GPS. Mentored path to success: Career guidance and development for Early-Stage Researchers’ ikastaroa amaitu berri da. Sararen gidaritzapean parte-hartzaileek asteetako lan pertsonala egin dute beren ibilbidea ahalik eta hoberen diseinatzeko.
Banakako tutoretza-prozesu baten bitartez, ikastaro honetan doktoregoak dituen erronkak nola kudeatu eta gainditu landu egin da. Norbera hobeto ezagutzeak erabaki hobeagoak hartzea dakar, eta estrategia egokiak izatea etapa hau errazago bizitzeko eta etorkizunerako aukerak areagotzeko erabilgarria da oso. Etapa honetako une kritikoei nola aurre egin jorratu dute, besteren artean, norberaren interesak, indarguneak eta ahuleziak ezagututa karrera-planik egokiena diseinatu, jendaurreko aurkezpenak nola prestatu, nola ehundu kontaktu-sarea, nola aurre egin tesiaren idazketa eta irakurketari, nola planteatu gure etorkizuna… Alderdi guztiak aztertzen dituen formakuntza, zeinaren bitartez plangintza estrategiko bat eskaintzen diguten, bait eta tresna erabilgarriak gure ibilibidea modu arrakastatsuagoan garatu ahal izateko, bai mundu akademikoan, bai industrian edo I+Gn.
Prestakuntza honi merezitako amaiera emateko, Sarak Fernando Mateos-González doktorea gonbidatu zuen. Biologoa, ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea, eta ikerkuntzaren esparruan bizi-esperientzia handiarekin, bere ibilibidean zehar izandako bizipen, erraztasun, zailtasun eta erronkei buruz hitz egin zigun. Harengandik ikasteko gauza pila, eta bizipen benetan interesgarriak!!
Bukatzeko, argi dugu guztiz gomendagarria dela formakuntza hau egitea doktoretza etapan dauden guztientzat, egungo erronketan laguntzeko eta etorkizun bikainagoa lortzeko. Ikastaro honen bigarren edizioa 2025eko otsailean izango da.
Hemen dira jada WIT programaren 16 kontratuetako bat lortu duten ikertzaile guztiak. Ongi etorriak!
Azkenean iritsi dira Iruñara WIT programaren baitan egindako 2 deialdietan eskainitako 16 kontratuetako bat lortu duten ikertzaile guztiak. Guztiak lanean daude ezagutza esparruaren arabera dagokien ikerketa taldean, non eta WIT unibertsitate kontratugileetan: Nup eta Unav.
Herrialde desberdinetatik eta kultura anitzetatik etorrita, beraiek guztiek badute elkargunea eta helburu berdina: doktoratzeko etapak dituen erronkei aurre egitea, arrakastaz, etorkizun hobeagoa izateko asmoz.
Ikertzaile gazte hauei buruz eta burutzen ari diren ikerketa interesgarriei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik Doktoregaiak atalean.
Doktoratu aurreko etapa honetan egin beharreko lanaz gain, bada unea ere adiskide berriak egiteko eta esperientziak bizitzeko; horretarako, beste behin ere guztiak elkartzea erabaki genuen, bai etorri berri direnek gainontzeko ikertzaileak ezagut zitzaten, bai eta WIT proiektuaren kudeatzailetako batzuk ezagutzeko ere. Doktoretza bidaian zehar lagunak egitea eta lagunduta sentitzea ona da, bai horixe!
Egunotan Iruñean zehar dagoen giroa probestuz, alaitasuna eta urduritasuna somatzen baita kaleetan barna San Ferminak eta oporrak iristear baitaude, hiriko alde zaharrean murgildu ginen bisita gidatu baten eskutik, bai eta pote batzuk hartu ere horren ondotik.
Eskerrak eman nahi dizuegu gurekin arratsalde hori partekatzeagatik! Oso atsegina izan zen!
Azkeneko ebazpen osagarria argitara eman da, eta horrekin bukatutzat ematen da WIT proiektuak izan dituen bi deialdien doktoratu-aurreko kontratuen banaketa
131E/20224 Ebazpen osagarriaren argitaratzearekin batera, WIT proiektuaren 16. kontratua bete da. Italiatik etorri den Sergio Isolak eskuratu du, eta Osasun arloko terapia geniko ikerketa lerroan egingo du tesia Gloria González Aseguinolaza doktorearen gidaritzapean.
Hortaz, WIT proyektuak bi deialditan (2022 eta 2023) doktoregoa egiteko eskainitako kontratu guztiak bete dira. Ikertzaile guztiak beren ikerketetan lanean ari dira jada, gaien araberako ikerketa-taldeetan, WITeko bi unibertsitate kontratugileetan: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.
Kontsultatu Doktoregaiak atala, haiei buruz eta ikertzen ari diren proiektuei buruz gehiago jakiteko. Nafartar ikertzaile batez gain, gainerako parte-hartzaileak hainbat herrialdetik iritsi dira, batzuk hurbilagotik, Italia eta Maroko kasu, baina baita urrutiagotik ere, hala nola Kolonbia, Ekuador, Brasil, India, Iran edo Pakistandik. 5 ikertzaile Energiaren arloan ari dira lanean, 5 Osasunaren arloan, beste 5 Automozioaren, Mekatronikaren eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan, eta 1 Adimen Artifizialaren arloan ari da.