Amaitutako deialdiak - wit

Amaitutako deialdiak

WIT izateko bidea

Hauek izan dira WIT kontratu bat lortzeko pausuak, 2022. eta 2023. urteetan egondako deialdietan

Nafar Gobernuak ez du gaur egun ikertketa-programa honen deialdirik. Orain arte burututako deialdietako prozesua nolakoa izan den jakin nahi duzu? Jarraian azaldu egiten ditugu zer eskaintzen den WIT kontratuetan eta orain arte egindako deialdien prozedurak, urratsez urrats.

Baldintza hauek betetzen zituzten edozein nazionalitateko ikertzaileek partu hartu ahal izan zuten (Marie Sklodowska-Curie ekintzen onatze-baldintzen arabera):

  1. Ikertzaile lanetan duten eskarmentua - Early-Stage Researcher (ESR): ikertzaile ibilbidearen lehenbiziko lau urteetan egotea (ikertzaile esperientziak lanaldi osoaren baliokidea izan behar du), eta ez izatea jada doktore tituluaren jabe.
    Ikertzaile karrera eten bada amatasun/aitatasun egoeren, gaixotasunen edo nahiatezko zerbitzu nazionalen ondorioz, kontuan hartuko da 4 urteko epea ezartzeko.
     

  2. MSCA mugikortasun araua: eskatzaileak onartuta izateko ezin izan dira Esapinian bizi edo gauzatu izan beren jarduera nagusia 12 hilabete baino denbora luzeagoan, noiz eta deialdi bakoitzaren eskaerak aurkezteko epea itxi aurreko 3 urteetan (12 hilabeteak, jarraian edo ez). 
     

  3. Ikasketa maila: Europako Goi Mailako Hezkutnzaren Esparruko (EGMHE) edozein herrialdetan amaituta edukitzea unibertsitate titulu ofiziala eskuratzeko bidea ematen dioten ikasketak, 300 ECTSkoak, zeinetatik 60k gutxienez master mailakoak izan behar baitute. Bestela, EGMHEkoa ez den unibertsitate batean lortutako titulua, baldin eta doktoretza ikasketetarako bidea ematen badiete.
     

  4. Hizkuntza: ingelesa menperatzen dutela frogatzea (B2 maila edo handiagoa).

Atxikipen unibertsitateek doktoratu aurreko ikertzaileak kontratatzeko ematen dira WITeko laguntzak, onuradunek doktorego-tesia egiteko, lan-baldintza hauekin:

  • Lanaldi osoko kontratua (36 hilabetez), doktorego-programa egiten duen unibertsitean, MSCA COFUND programak eta Nafar Gobernuak elkarrekin finantzatuta.
  • Kontratazio-kostua: 32.400 euro urtean (familia laguntzarik gabe) edo 36.000 euro urtean (familia laguntzarekin), horren barne unibertsitate kontratugileak Gizarte Segurantzari langilearengatik ordaindu behar duen enpresa-kuota dagoela.
  • Urteko lansari gordina: 25.144 euro urtean (familia laguntzarik gabe) edo 27.944 euro urtean (familia laguntzarekin). Lansaria unibertsitate kontratugileek ordainduko dute (NUP eta UNAV) eta Espainiako legearen arabera dagozkien onura guztiak jasoko ditu, hala nola gizarte-segurantza eta osasun-asegurua, pentsio-kenkariak, langileen zergak eta amatasun-/aitatasun-baimank, etb.
  • Lekualdaketa-gastuak (mugikortasun-esleipena): 2.400 euro, egonaldiaren hasieran, eta ordainketa bakar batean.
  • Ikerketarako aurrekontu pertsonala: urtean 4.800 euro artekoa, hitzaldietara joateko gastuak, mantenu-gastuak, argitalpen-gastuak, prestakuntza-gastuak eta abar ordaintzeko.
  • Bidaietarako esleipena: urtean 2.400 euro artekoa, zerbitzu eginkizunetan edo beste zentro batean egin beharreko ikerketa egonaldietako bidaia-gastuek ordaintzeko.

WIT Programak konpromisua hartzen du ikertzaileei baldintza onenak eskaintzeko beren ikerketa aurrera eramateko, instalazioei eta inguruneari dagokionez.

Administrazio- eta finantza-laguntza eskaini egiten zaie, bai ikertzaile onuradunari, bai ikerketa-talde hartzailerai, izapide guztiak behar bezala egin ditzatela eta egonaldi erosoa izan dezatela bermatzeko.

Unibertsitateetako administrazio-unitateek, Giza Baliabideetako bulegoek, Ikerketaren Kudeaketako bulegoek, Nazioarteko Zentroak, Ikasleen Arretako bulegoek, Ikerketa Sailek eta abarrek elkarrekin lan egiten dute kontratua sinatzeko garaian, VISAren gaietan, beren proiekturako ikerketa-funtsen kudeaketan, bidaien antolaketan eta ostatuan, etab.

Hasieratik gainbegiratze akademiko bat dute izendatuta, harrera-unibertsitateko ikerketa-taldeko ikertzaile seniorra dena. Pertsona hori bere ongizate orokorraren, bere karreraren garapenaren eta ikerketa-komunitatean eta bere ingurunean integratzearen arduraduna izango da.

  • Bere aurrerapena bermatuko du, planaren eta aurrekontuaren arabera emaitzak lortzen direla egiaztatuz eta lagunduz, bai eta prestakuntza eta zerbitzu-eginkizunen plangintzarekin lotutako garapen pertsonala ere.
  • Harreman zuzena izango du ikertzailearekin, eta laguntza emango dio egonaldi osoan.
  • Sei hilean behin Zuzendaritza Batzordeak gainbegiratu, ebaluatu eta informatuko du.

Gainera, bazkide industrial baten mentoria bat esleituko zaio zeinak aktiboki parte hartuko baitu haren tutoretzan egonaldi osoan, eta tutoretza kritikoa eta lanbide-orientazioa emango zaizkio industriaren ikuspegitik. Industria-instalazioetan egonaldi laburrak egitera gonbidatuko ahal izango zaio, haren aurrerapena ebaluatzeko eta, behar izanez gero, prestakuntza emateko.

Ikuskapen bateratu horrek ikertzaile bakoitzaren proiektu indibidualaren aberastasun intelektuala eta bere karreraren garapena bermatuko ditu.

Doktoregaiak, gainbegiratze akademikoa egiten duen pertsonak eta industriako aholkulariak lagunduta, Garapen Pertsonaleko Plana (PDP) egingo du, bere neurriko garapen profesionaleko estrategia bat ezartzeko.

Gainera, ikertzaileek honako hauetan parte hartuko dute:

  • Ikerketa-talde anfitrioiak antolatutako ikerketa- eta prestakuntza-jardueretan.
  • Bi unibertsitatek eta Witen erakunde laguntzaileek eskainitako diziplina arteko eta sektore arteko prestakuntzetan.
  • Unibertsitateetako kultura- eta kirol-bizitzan.

Ikertzaile gazte bakoitzak eskura duen berariazko formakuntzaz gain, bai matrikulatuta dagoen doktorego-programaren bitartez, bai dagokion ikerketa-talde eta arloaren bitartez eskainitakoa alegia, WIT proiektuak formakuntza programa osagarri bat prestatu du, doktoratu aurreko etapan dagoen ikertzaile edozeinentzat erabilgarri diren zeharkako gaitasunak eskuratzeko honako ikastaroez osatuta:

Doctoral GPS program. Mentored path to success: Career guidance and development for Early-Stage Researchers

Irakaslea/hizlaria: Sara Manzano doktorea

Ikastaro honen helburua da plangintza estrategikorako metodologiak eta tresna oso espezializatuak eskaintzea ikerketaren hasierako etapan dauden pertsonen karrera profesionala garatzeko. Helburua da beren karrera profesionalak diseinatzeko eta mundu akademikoan, industrian edo I+Gn aurrera egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea. Ikastaro hau banaka egokitzen da doktoregai eta doktoregai bakoitzaren helburu, indargune eta potentzialetara; izan ere, programa teoriko-praktiko batean oinarritzen da, 4 asteko tutoretza-prozesu baten bidez, eta prozesu horretan doktorego-prozesuan zehar izandako fase kritiko tipikoak aurkezten dira. Tutoretza honek doktoregoko etapa bakoitzean garapen pertsonal eta profesionalerako dauden mugen eta aukeren bidez gidatzen ditu parte-hartzaileak, eta, azkenik, beren ikerketaren emaitzak eta etorkizunerako aukerak babestu eta maximizatzeko tresna eta estrategiei buruz eztabaidatzeko aukera ematen die.

First Steps in Submitting Papers and Asking for Projects

Irakaslea/hizlaria: Nazareth Torres doktorea

Ikastaro hau diseinatuta dago parte-hartzaileek nazioarteko aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratzeko aukera emango dieten ezagutza eta trebetasunak eskura ditzaten, bai eta funtsak banatzeko deialdi publikoetan finantzaketa lortzeko gai izateko tresna egokiak izan ditzaten ere.

Workshop on responsible research: ethics and integrity

Irakaslea/hizlaria: Joaquin Sevilla Moróder doktorea

Zientzia ona egitea dirudiena baino zailagoa izan daiteke. Esperimentuen diseinu egokiaz eta datuen bilketa arduratsuaz gain, etika, osotasuna edo datuen argitalpena bezalako gaietan kontuz ibili behar da, lanek baliorik gal ez dezaten. "Ikerketa arduratsua" egin behar da, eta, beraz, etikari eta osotasunari buruzko prestakuntza espezifikoa elementu garrantzitsua da karrera zientifikoaren lehen urratsetan.

Sex and/or Gender Analysis in Research

Irakaslea/hizlaria: Capitolina Díaz katedradun irakaslea eta Andrea Corrales doktorea

Ikastaro honen helburua da doktoregoko ikasleek sexuaren eta/edo generoaren analisia kontuan izatea beren doktorego-tesietan eta artikulu zientifikoetan. Ikastaroan zehar eztabaidatzen dira ikerketa konbentzionalaren berezko joera sexista nagusiak eta ikerketaren kalitatean duten eragina. Hainbat ikerketa-esparrutan genero-ikuspegiak duen garrantzia berrikusten da, kasu zehatzetan oinarrituta eta genero-analisiak zer dakarren aztertuta. Gaitasun horiek eskuratzeak tesi-proiektuen kalitatea hobetzen du.

New trends in Tech Transfer Actions. From lab to society

Irakaslea/hizlaria: Xavier Tapias Mateu

Ikastaro hau diseinatuta dago doktoregoko ikasleek ezagut ditzaten beren ikerketan lortutako emaitzen transferentzia egin ahal izateko beharrezkoak diren tresnak. Prestakuntza honen edukietako batzuk dira teknologia-transferentziako ereduak, tresnak eta prozesuak, jabetza intelektuala, ikerketaren emaitzen babesa eta titulartasuna, enpresa-tresnak, edo Star-up/Spin-off bat sortzeko moduak, besteak beste. Ikastaroan landutako tresnak eta ezagutzak azken kasu praktiko batean aplikatu eta erabiliko dira.

WIT programak genero berdintasuna bilatutzen du maila guztietan, bai programan parte hartzen duten ikertzaileei dagokienez, bai erabakiak hartzeari, gainbegiratzeari, zuzendaritzari eta kudeaketari dagokienez.

Genero-berdintasunerako plan hau dokumentu irekia da, eta WIT batzordeetako kideei eta horien kudeaketa-organoei emango zaie. Proiektuaren edozein unetan eguneratu eta berrikusiko da, hala behar izanez gero.

WIT Equality Plan