Daniyal Ali Sehraik parte hartu du ESoAko 'Arrays and Reflectarrays' ikastaroan, bere ikerketan aurrera eginez - wit

Albiste eta ekitaldiak

Daniyal Ali Sehraik parte hartu du ESoAko 'Arrays and Reflectarrays' ikastaroan, bere ikerketan aurrera eginez

Daniyal Ali Sehrai Belgikako UCLouvain unibertsitatean egon da 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra Antenen Europako Eskolak (ESoA) antolatutako 'Arrays and Reflectarrays' ikastaroan parte hartzen.

Bost eguneko nazioarteko ikastaro trinko honek prestakuntza aurreratua eskaintzen du teknologia horien analisiari, diseinuari eta aplikazioari buruz, eta kontzeptu teknikoak zein arloaren azken aurrerapenak hartzen ditu hizpide. Ikastaroak Europako herrialde desberdinetako doktorego-ikasleak, esparru akademikoko ordezkariak eta industriako adituak bildu zituen, elkartruke zientifikoa sustatuz, bai eta gaur egungo erronkei eta antenen inguruko abangoardiako ingeniaritzan sortzen ari diren teknologiei buruzko eztabaida ahalbidetuz ere. 

Prestakuntza honen bitartez lortutako ezagutzak eta bizipenek erabilgarritasun zuzena izango dute Daniyalek antenei, sortak eratzeko teknikei eta elektromagnetismo aplikatuari buruz aurrera eramaten ari den ikerketan. Gaur egun, NUPeko Antena taldean doktoretza-tesia burutzen ari da Daniyal, hain zuzen ere metagainazalen radar-sentsore hobetuei buruz, Iñigo Ederra eta Juán Carlos Iriarte doktoreen gidaritzapean.

Antenen Europako Eskolak (ESoA) antolatzen du ikastaro hau, doktoretza-programak osatzeko prestakuntza aurreratua bermatuz, eta aldi berean, ikertzaile gazteek lehen mailako profesionalekin ideiak elkartrukatzeko plataforma eskainiz. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen nazioarteko sare ospetsua da, sektorearen errenferentea, bikaintasuna bultzatzen duena antena eta telekomunikazioen esparruan. Ikastaro hauetan parte hartzeak, gaitasun teknikoak sendotu ezezik, europako zientzia komunitatearekin lankidetza indartzen du.