Junaid Uqaili-k parte hartu du 'Uhin milimetrikoetan jarduten duten antenen diseinua eta teknologia' ikastaroan, bere ikertzaile gaitasunak indartzen jarraitzeko - wit

Albiste eta ekitaldiak

Junaid Uqaili-k parte hartu du 'Uhin milimetrikoetan jarduten duten antenen diseinua eta teknologia' ikastaroan, bere ikertzaile gaitasunak indartzen jarraitzeko

Junaid Uqaili-k parte hartu du astebeteko ezpezializazio-ikastaro batean, hain zuzen ere, uhin milimetrikoetan jarduten duten antenen diseinuan eta teknologian sakontzeko. Formakuntza European School of Antenas (ESoA) erakundeak antolatu du, Frantziako Renneseko Unibertsitatean-IETRn (Institut d'Electronique et des Technologies du numéRique). Esperientzia horri esker, Junaidek bere espezializazioan sakondu ahal izan du, eta aldi berean, punta-puntako adituekin eta beste ikertzaile gazteekin elkarlanean aritu da, bidea irekiz etorkizunean antenen teknologian lakindetzan aritzeko eta ezagutzak trukatu ahal izateko.

Prestakuntza hau saio teorikoak izan ditu, oinarrizko printzipioak eta aplikazio aurreratuak menderatzeko, bai eta laborategiko saio praktikoak ere, aipatutako teknologien ikuspegi zehatza eskainiz. Hortaz gain, IETRko abangoardiko instalazioak ezagutu dituzte, bertan dagoen kamera anekoikoa barne, jasotako formakuntza borobilduz.

Azkenik, taldeak denbora librea ere izan zuen erronka akademikoz betetako astea osatzeko. Rennes hiri ederra ezagutzeko aukera izan zuten eta lagunarteko afari bat ere, non Bretainiako bazkari tradizional goxoaz gozatu zuten, eta astean zehar egindako harremanak indartu.