Alisson Garciak irabazi egin du Komunikatzaile Onenaren saria Garraio Sistemei eta Mugikortasunari buruzko sinposioan - wit
Albiste eta ekitaldiak
Alisson Garciak irabazi egin du Komunikatzaile Onenaren saria Garraio Sistemei eta Mugikortasunari buruzko sinposioan

Garraio Sistemei eta Mugikortasunari buruzko Sinposioa Oporton (Portugal) egin da, 2025eko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Ingeniaritzako VI. Doktoretza kongresuan (DCE25). Ekitaldi horretan, Alissonek 'Collaborative logistics and heuristic optimization for sustainable last-mile urban distribution' ikerketa aurkeztu zuen lankide eta adituen aurrean, eta hori, berez, jada saria izan zen.
Komunikatzaile Onenaren saria irabaztea modu ezinhobea izan da Oportoko Unibertsitaean egindako nazioarteko ikerketa-egonaldian burututako lan itzelari amaiera emateko, bai et bide bikaina egiten jarraitzeko ere doktoretza-ikerketaren baitan.
Alissonek lortutako emaitzek bere jardun onaz aski ongi hitz egiten dute, eta bereziki sari honek edozein egoeratan baliogarria izango zaion trebetasuna aitortzen dio, nabarmendu egiten baitio modu argi, sinesgarri eta erabakitasunez komunikatzeko gaitasuna.
Zorionak Alisson! Zein lan paregabea!