Hasiera - wit
Ni WIT naiz
Doktoregoa egiteko WIT programaren laguntza lortu duten ikertzaileek azaldu egiten digute zertan datza WIT
Welcoming International Talen (WIT) programak ahalbidetu egin du 16 doktoratu aurreko ikertzailek Nafarroan beren formakuntza eta ikerketa jarduera garatzea. Programan parte-hartzen duten ikertzaile gazte hauek 3 urteko laguntza dute horretarako.
Sakatu play!
Azken berriak
📢 Zenbat berri on! WIT ikertzaileak lan bikaina egiten ari dira, eta honan hemen azken lorpenen lagin bat 🚀 WIT programako kudeatzaileak oso pozik gaude doktoregaiak lortzen ari direna partekatzeaz, bai eta haietako batek Doktore bihurtu baita: Doktore berria: maiatzaren 28an Alisson García-Herrerak doktoretza-tesia defendatu zuen. Ikerketa bikaina eta aurkezpen fina, 'Behavioural modeling and operational optimization of crowdshipping systems in urban last-mile delivery logistic' izeneko poiektuaren eskutik. Bihotz-bihotzez zorionak Alisson! Irrikitan etorkizunak paratuko dizkizun aukera paregabeak ikusteko, orain arte erakutsitako bikaintasunari jarrikiz. Nazioarteko presentzia Irlandan: antenen arloan ikerketan dabiltzan WITeko 3 ikertzaile Irlandara joan ziren apirilaren bukaeran beren lanak aurkeztera, non eta EuCAP 2026 kongresuan. Lan bikaina Junaid Ahmed Uqaili, Daniyal Ali Sehrai eta Syed Nazim Shah! Jarrai dezazue horrela, guztiari etekina ateratzen! Aurkezpen onaren saria irabazi zuen Haseeb Shaikh doktoregaiak Poloniako Opole hirian izandako Energia Elektrikoaren Ingeniaritzari buruzko nazioarteko kongresuan (EPE2026). Kongresu batean aurkezpen bat egiten duen lehenengo aldia, eta saritua izan da! Sara Lorenzonik ere sari bat jaso zuen: Women in Pharmaceutical Sciences Award Napolin (Italia) egindako EUFEPS-SITELF 2026 urteko bilkuran. Hortaz gain, neuroblastomari buruzko hitzaldia eman zuen eta Doktorego Ikasleen Europako 4. lehiaketa antolatu du EUFEPSeko Gazte Ataleko Batzordeko gainerako kideekin batera. Lan bikaina! Zorionak! 👉Laster lorpen hauen xehetasun gehiago Albiste eta ekitaldiak atalean.
Izena eman nobedadeen berri izateko


