WIT ikertzaileek beren ikerketen mugarriak aurkeztu dituzte Madrilgo MSCA COFUND networking topaketan - wit

Albiste eta ekitaldiak

WIT ikertzaileek beren ikerketen mugarriak aurkeztu dituzte Madrilgo MSCA COFUND networking topaketan

WIT programako bederatzi ikertzailek Madrilgo MSCA COFUND Networking topaketan arraskastaz parte hartu ondoren, banakako ekarpen batzuei buruzko informazioa dakarkizuegu:

  • Junaid Ahmed Uqaili (Antenak eta 6G): uhin-gida bidezko teknologian oinarritutako 30 GHz-ko antena bati buruzko lana aurkeztu zuen, etorkizuneko 5G eta 6G komunikazioetarako diseinatua.
  • Sara Lorenzoni (Nanomedikuntza eta Neuroblastoma): Neuroblastoma sendatzeko nanomedikuntzari buruzko ikerketa aurkeztu zuen, zeinaren helburua bata tratamenduaren eraginkortasuna hobetzea eta onkologia pediatrikoaren albo-ondorioak murriztea.
  • Asheem Garwa (Energia eta Deskarbonizazioa): Espainiako sistema elektrikoan bateria-biltegiratzea (BESS) eta ponpaketa-zentral hidroelektrikoak uztartuta, erregai fosilen bidezko elektrizitate sorkuntza ia zerora (% 0,035) murriztu ahal dela erakusten duen ikerketaren berri eman zuen.

Horietaz gain, beste hauek ere bertan egon ziren: Niloufar Hosseini, Lorea Jordana, Ismail El Hamzaoui, Haseeb ShaikhDeborah Liguori eta Aline Risson, beren proiektuak aurkezten eta ekitaldian bete-betean murgiltzen. Guztiek parte-hartu zuen tailerretan eta bestelako jardueretan, bideratuta baitzeuden doktoretza ondorengo garapen profesionalera eta karrera-plangintzara. Aukera bikaina izan zen ikuspegi profesional berriak jasotzeko eta MSCA komunitate osoko doktoretza ondoko ikertzaileekin ideiak trukatzeko.

Oro har, esperientzia oso aberasgarria izan da parte-hartzaileentzat, lankidetza-giro horretan WIT ikertzaileen arlo anitzeto bikaintasuna erakusteko aukera eman baitu.

👉 Ezagutu ikertzaile guztiak eta haien proiektuak hemen: Doktoregaiak