WIT doktoretza-ikasleak Madrilgo MSCA COFUND ikertzaileen topaketan parte hartu dute - wit
Albiste eta ekitaldiak
WIT programako bederatzi ikertzailek (ESR) eta proiektu-kudeatzaileak MSCA COFUND Fellow Networking Event topaketan parte hartu dute, Madrilgo Carlos III.a Osasun Institutuan, 2026ko martxoaren 4an eta 5ean. FECYTek (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa), ARISTOS Programak (CIBER) eta MCAA-Marie Curie Alumni Association erankundeak antolatutako topaketa honek hainbat COFUND programatako ikertzaileak bildu ditu, garapen profesionala eta diziplinarteko lankidetza sustatzeko.
Bi eguneko ekitaldi honetan, ikertzaileek beren karrera-zientifikoarekin lotutako hainbat saio eta lantegitan parte hartzeko aukera izan dute, hala nola:
- Karrera-garapena: Espainiako ikerketa-karreraren azterketa eta plangintza profesionala.
- Finantzaketa eta proposamenak: ERC eta EIC programen deialdietan arrakasta izateko gakoak.
- Etorkizuneko gaitasunak: Adimen Artifizialaren erabilera proposamenak prestatzeko eta MCAA sareko baliabideak.
Hortaz gain, ikertzaileek haien proiektuak eta emaitzak aurkezteko aukera izan dute arloz arlo antolatutako saioetan, beste COFUND programa batzuetako kideekin lankidetza bultzatuz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei aukera paregabe hau eskaintzeagatik, gure ikertzaileek beren etorkizun zientifikoa zabaltzeko eta harreman profesional bikain eta iraunkorrak eraikitzeko.