Antenen ekoizketan ikertzen dabiltzaten hiru ikertzaile Dublinen (IRL) egon dira beren lanak aurkezten EuCAP 2026 kongresuan - wit

Albiste eta ekitaldiak

Antenen ekoizketan ikertzen dabiltzaten hiru ikertzaile Dublinen (IRL) egon dira beren lanak aurkezten EuCAP 2026 kongresuan

Junaid, Nazim and Daniyal at the EuCAP 2026 (Ireland)

WIT programa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa-NUP ondo ordezkatuta egon dira antenak eta haien hedapenari buruzko europako kongresuaren 20. edizioan (EuCAP 2026), apirilaren 19tik 24ra Dublinen egindakoa.

Junaid Ahmed Uqaili, Daniyal Ali Sehrai eta Syed Nazim Shah doktoregaiak nazioarteko ekitaldi ospetsu honetara joan dira beren azken ikerketak adituen aurrean aurkezteko:

  • Junaid Ahmed Uqaili-k aurkeztutako lanak ‘Polarization Diversity Antenna with a Reconfigurable Y-Shaped Feed Based on Inverted Microstrip Gap Waveguide Technology’ du izena, eta aztertu egiten du polarizazioa aldatzeko gai den antena birkonfiguragarri baten diseinu simple bat, uhin milimetrikoen  antena-sistema malguagoak ahalbidetzeko.
  • Daniyal Ali Sehrai-k 'Two-Port EIT-Based Millimeter-Wave Permittivity Sensor' lana aurkeztu zuen, zeinaren bitartez aldaketa minimoak detektatzeko sentsibilitate handiko bi atakako sentsore sinple bat aurkeztu baizuen. Bere diseinu sinpleari, egitura konpaktuari eta sentsibilitate handiari esker, sentsore honek aplikazio garrantzitsuak izan ditzake kalitate-kontrolean.
  • Syed Nazim Shah-ren lanak 'A self-Triplexing Circularly Polarized MIMO Antenna Enabling Transcranial Wireless Powering and Telemetry for IoMT Brain Implants' du izena, eta etorkizuneko garun-inplanteetarako antena inplantagarri oso txiki bat aurkeztu zuen, energia-transferentzia haririk gabea eta datu-komunikazio norabide bikoitza aldi berean jasateko gai dena. Gailu txiki-txiki batean fidagarritasuna, datu-gaitasun handiagoa eta bateriaren iraupen luzeagoa.

Ikerketak aurkezteaz harago, esperientzia benetan baliotsua bihurtu zuena izan zen lagunen artean egotea, eta mundu osoko ikertzaile eta adituekin eztabaidatu, konektatu eta ideak trukatzeko aukera izatea.