Sergio Isolak poster bat aurkeztu du bere ikerketaren lehenengo emaitzekin Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkarteak egindako 31. kongresuan - wit

Albiste eta ekitaldiak

Sergio Isolak poster bat aurkeztu du bere ikerketaren lehenengo emaitzekin Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkarteak egindako 31. kongresuan

Sergio Isolak, WIT proiektura batu den azken ikertzaileak, bere doktoretza-ikerketaren lehen emaitzak jasotzen dituen poster bat aurkeztu du 2024ko urriaren amaieran Erroman egin den Gene eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 31. urteko kongresuan.

Sergioren ikerketa sortzetiko entzumen-galera ez-sindromikorako terapia bat garatzean datza, geneak editatzeko estrategiak ikertuz. Gaixotasun hori Connexin 26 izeneko proteina baten gabeziak eragindakoa da, eta Nafaorrako Unibertsitatea-CIMA erakundeko Gaixotasun Arraroetarako Terapia Genikoaren taldean egiten ari da tesiaren ikerketa lana.

Ikerketa taldea oso ongi ordezkatuta egon da congresuan, Sergiorekin batera beste doktoratu aurreko ikasle batzuk ere egon baitziren, bai eta bere tesi zuzendariak ere, Gloria González-Aseguinolaza and Carmen Unzu. Sergiok partu hartu du nerbio-sistema zentralaren eta gaixotasun sentsorialen kategorian, 'AAV capsid discovery in the cochlea of non-human primates for precision gene medicine of congenital auditory indications' izeneko lanarekin.

Zorionak talde osoari, guztiek ekarpen interesgarriak egin baitituzte!!