Sara Lorenzoni sari bikoitzarekin itzuli da Italiatik, bi kongresu garrantzitsutan parte hartu ondoren - wit

Albiste eta ekitaldiak

Sara Lorenzoni sari bikoitzarekin itzuli da Italiatik, bi kongresu garrantzitsutan parte hartu ondoren

Sarak berriki bere jatorrizko herrialdera bidaiatu du, Italiara alegia, non bi kongresu garrantzitsutan parte hartu duen, eta bietan sari bana jaso egin du. Merezitatko bi sari hauekin itzuli da bertatik, bai eta esperientza bikain ugarirekin, motibazioa berrituta eta lanean jarraitzeko bultzadarekin.

  • Emakumeak Zientzia Farmazeutikoetan Saria-Women in Pharmaceutical Sciences Award (WIPS), Napolin egindako Zientzia Farmazeutikoen Europako Federazioan (EUFEPS) eta SITELF erankundeare urteko batzar bateratuan.
  • Poster onenaren saria, Wileyk babestua, Turinen egindako Nanoseries 2026 - Nanoteknologia Globalari buruzko biltzarraren 5. edizioan. 

Sararen ikerketaren bidez 3Dko neuroblastoma eredu sendo eta errepikagarriak sortu dituzte, minbiziaren aurkako terapien errendimendu terapeutikoa zehaztasunez aurreikusteko. Aurrerapen honek, botiken nanoliberazio gidatuarekin batera, tresna prekliniko boteretsu bat eskaintzen du neuroblastomaren aurkako doitasunezko nanomedikuntza estrategiak hobetzeko.

Zorionak Sara! Bikain jarraitu, aukerak gogoz aprobetxatuz.