WIT programako lehenengo tesia hemen dugu: Alisson García-Herrerak badu doktore titulua! Zorionak - wit

Albiste eta ekitaldiak

WIT programako lehenengo tesia hemen dugu: Alisson García-Herrerak badu doktore titulua! Zorionak

2026ko maiatzaren 28an, mugarri garrantzitsu bat ospatu du WIT laguntza-programak, Alisson García-Herrerak bere doktore-tesia bikain defendatu baitu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), kalifikaziorik gorenena lortuz, Cum Laude Nazioarteko Aipamenarekin, alegia. Alisson 2023ko maiatzean iritsi zen Ekuardotik, eta WIT taldeko doktoretza osatu duen lehen ikertzailea dugu. Lorpen honekin WITeko gainerako ikertzaileei bidea irekitzen die, tinko beren proiektuetan lan egiten ari baitira.

Ingeniaria eta garraioan aditua, García-Herrera doktorea hiru urtez egon da crowdshipping edo salgaien banaketa kolaboratiboan aplikatzeko optimizazio matematikoan sakon ikertzen, NUPeko Smart Cities Institutuko GILT-OR taldean. Javier Faulin doktorearen eta Adrian Serrano-Hernández doktorearen gidaritzapean, Alissonen ikerketak eredu berritzaileak garatu ditu hirietako azken miliako salgaien banaketan arituko diren noizbehinkako gidariak koordinatzeko. Lan honek eraginkortasunez heltzen die jardueran eragina duten funtsezko aldagairi, hala nola, ibilbideak, gidariei ordainketa edo jardueran aritzen diren pertsonen onarpena. Alissonen tesia ekarpen esanguratsua da hiri-logistikarako eta ekonomia kolaboratiborako.

Emaitza akademiko bikainetatik haratago —besteak beste, aldizkari zientifikoetako argitalpenak eta aurkezpen onenaren sariak DCE 2025 (Portugal) eta I3M 2025 (Maroko) kongresuetan—, Alissonek urte hauetako ibilbideari eta taldeko kideek sortutako giroari eman die balioa. Egia bada ere doktoretza urteak gogorrak izan daitezkela, urrats bakoitza bete-betean gozatu eta guztietaz ikasi izana merezi izan dio, eta argi dauka ikertzea eta programatzea zeinen gogoko duen.

Hausnarketa horiek bat egiten dute, erabat, WIT programaren izaerarekin. Ezin ukatu doktoretzak balio handiagoa hartzen duela esperientzia bidai aberasgarria denean, bai arlo profesionalean, baita pertsonalean ere. Urte hauetan guztietan, Alissonek bikaintasun teknikoa erakutsi ez ezik, bere zuzendariek ere argi antzeman dute Alissonen balioa tesi-defentsaren amaieran eskainitako hitzei erreparatuta.

WIT programatik gure zorionik zintzoena helarazi nahi diogu Alissoni. Ziur gaude bere etorkizuna arrakastaz beteta egongo dela, orain arte erakutsitako bikaintasuna, dedikazio eta ibilbidearekin bat etorriz.