Lorea Jordana, ikerketa-egonaldi aberasgarria burutzear dago Ehunen Ingeniaritza taldean (Basileako Unibertsitatea), bere doktore-tesia osatzeko - wit
Albiste eta ekitaldiak
Lorea Jordana, ikerketa-egonaldi aberasgarria burutzear dago Ehunen Ingeniaritza taldean (Basileako Unibertsitatea), bere doktore-tesia osatzeko

Lorea Jordana 4 hilabeteko nazioarteko egonaldiaren azken txanpan dago. Apirilean hasi zen, Basileako Unibertsitateko Ehunen Ingeniaritza taldean (Suitza), Mieloma Anizkoitza duten pazienteetan CAR-T zelulen mekanismo molekularrei buruzko doktoretza-tesiaren azken zatia osatzeko.
Hona hemen zer kontatu ditu erronka interesgarri honi buruz:
'Basileako Unibertsitateko Ehunen Ingeniaritza taldearekin egiten ari naizen ikerketa-egonaldian, mieloma anizkoitzeko (MM) 3D eredu bat garatu dut, perfusio-bioerreaktore sistema bat erabiliz. Eredu berritzaile horren helburua da tumore-mikroingurunea hobeto erreplikatzea, eta hori erabiliko dugu CAR T zelulekin egindako terapia eraginkortasuna ebaluatzeko —immunoterapia-modu aurreratu bat—. Proiektu honek atal hauek izan ditu:
- Hezur-muinaren antzeko egitura bat sortzea.
- Sortutako eredu horretan CAR T zelulek minbizi-zelulak nola ezaba ditzaketen ebaluatzea.
- CAR T zelulek ingurune konplexu horretan nola funtzionatzen duten aztertzea.
Funtsean, ikerketa honek bidea erraz dezake MM gaixoentzat tratamendu pertsonalizatuak eta eragingorrakoak lortzeko'.
Esperientzia bikaina izaten ari da ehun-ingeniaritzako aditua den taldea honetan, beren teknikek ahalbidetzen dituzten aplikazio berritzaileak kontuan izanda. Beste askoren artean, ehun-ingurune konplexuak imitatzen dituzte, sakonago aztertu ahal izateko ehunen konponketan eta tumoreetan edo beste gaixotasun batzuetan parte hartzen duten prozesu biologikoak. Ikerketa-alor hau benetan berritzailea eta itxaporentsua da, diziplina anitzetako ikuspegiak elkarlanean arituz, hala nola, biologia zelularra, ingeniaritza teknologia edota materialen zientzia.