Lorea Jordanak, WIT proiektuaren kontratu baten bitartez Cima-Nafarroako Unibertsitatean tesia egiten ari den ikertzaileak, bere lana aurkeztu egin du Bruselan izandako Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 30. kongresuan (ESGCT) - wit

Albiste eta ekitaldiak

Lorea Jordanak, WIT proiektuaren kontratu baten bitartez Cima-Nafarroako Unibertsitatean tesia egiten ari den ikertzaileak, bere lana aurkeztu egin du Bruselan izandako Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen 30. kongresuan (ESGCT)

WIT proiektuaren kontratu baten bitartez Cima-Nafarroako Unibertsitateko doktoregaia den Lorea Jordanak bere lana aurkeztu du Bruselan egin zen nazioarteko Genearen eta Zelulen Terapiaren Europako Elkartearen (ESGCT) 30. kongresuan.

2023/10/31

Lorea nazioarteko kongresu horretan egon da 2023ko urriaren 24tik 27ra bere ikerketa aurkezten: "Identification of key regulatory factors driving CAR-T cell dysfuntion in MM by single cell multiomics”.

Aurretik, Coimbran egon da, Portugalen, honako udako eskola honetan parte hartuz: "2023 Summer School in Computational Biology". Bertan, biologia konputazionalarekin lotutako gaiak ezagutzeko aukera izan du eta sistema biologikoak moldekatzeko proiektu batean lan egin du Armindo Salvador irakaslearen gidaritzapean.