'Doctoral GPS' ikastaroari amaiera eman zaio Sara Manzano doktorearen eskutik aste hauetan egindako lan itzelaren ondoren, eta Fernando Mateos-González doktorearen bisitaren amaiera bikainarekin. - wit

Albiste eta ekitaldiak

'Doctoral GPS' ikastaroari amaiera eman zaio Sara Manzano doktorearen eskutik aste hauetan egindako lan itzelaren ondoren, eta Fernando Mateos-González doktorearen bisitaren amaiera bikainarekin.

Sara Manzano doktoreak, Mentes Innovadoras proiektuaren sortzaileak, eskainitako ‘Doctoral GPS. Mentored path to success: Career guidance and development for Early-Stage Researchers’ ikastaroa amaitu berri da. Sararen gidaritzapean parte-hartzaileek asteetako lan pertsonala egin dute beren ibilbidea ahalik eta hoberen diseinatzeko.

Banakako tutoretza-prozesu baten bitartez, ikastaro honetan doktoregoak dituen erronkak nola kudeatu eta gainditu landu egin da. Norbera hobeto ezagutzeak erabaki hobeagoak hartzea dakar, eta estrategia egokiak izatea etapa hau errazago bizitzeko eta etorkizunerako aukerak areagotzeko erabilgarria da oso. Etapa honetako une kritikoei nola aurre egin jorratu dute, besteren artean, norberaren interesak, indarguneak eta ahuleziak ezagututa karrera-planik egokiena diseinatu, jendaurreko aurkezpenak nola prestatu, nola ehundu kontaktu-sarea, nola aurre egin tesiaren idazketa eta irakurketari, nola planteatu gure etorkizuna… Alderdi guztiak aztertzen dituen formakuntza, zeinaren bitartez plangintza estrategiko bat eskaintzen diguten, bait eta tresna erabilgarriak gure ibilibidea modu arrakastatsuagoan garatu ahal izateko, bai mundu akademikoan, bai industrian edo I+Gn.

Prestakuntza honi merezitako amaiera emateko, Sarak Fernando Mateos-González doktorea gonbidatu zuen. Biologoa, ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea, eta ikerkuntzaren esparruan bizi-esperientzia handiarekin, bere ibilibidean zehar izandako bizipen, erraztasun, zailtasun eta erronkei buruz hitz egin zigun. Harengandik ikasteko gauza pila, eta bizipen benetan interesgarriak!!

Bukatzeko, argi dugu guztiz gomendagarria dela formakuntza hau egitea doktoretza etapan dauden guztientzat, egungo erronketan laguntzeko eta etorkizun bikainagoa lortzeko. Ikastaro honen bigarren edizioa 2025eko otsailean izango da.