Junaid Ahmed Uqaili-k irabazi egin du Poster Onenaren saria META 2025 kongresuan, Malagan uztailaren 22tik 25era egindakoa - wit

Albiste eta ekitaldiak

Junaid Ahmed Uqaili-k irabazi egin du Poster Onenaren saria META 2025 kongresuan, Malagan uztailaren 22tik 25era egindakoa

Junaid Uqaili Malagan egindako META 2025 - 15th International Conference on Metamaterials, Photonic Crystals and Plasmonics kongresuan egon da, eta bertan poster onenaren saria jaso egin du lan honen aurkezpenarekin: 'Liquid Crystal-Based Asterisk-Shaped Millimeter-Wave Reflectarray for Reconfigurable Intelligent Surfaces'.

Junaid-ek NUPeko Antena taldean ikertzen jardun du bere doktoretzaren baitan, Miguel Beruete doktorearen gidaritzapean. Aurkeztutako ikerketak kristal likidozko materialen erabilera aztertzen du uhin milimetrikoen (mmWave) aplikazioetan, eta dimentsio batean uhin-sorten norabidea alda dezakeen antena baten simulazioa aurkezten du. Lan honekin aurrera egiten da metasuperfizien, antena birkonfiguragarrien eta etorkizuneko komunikazio-teknologien garapenean.

Sari honek, poster zientifikoen diseinu eta aurkezpenaren bikaintasuna saritzeaz gain, egileen sormena eta zorroztasun zientifikoa ere aitortzen ditu, eta zientzia eta teknologia jasangarrien etorkizuna ahalbidetuko duten ikertzaile gazteei ahotsa ematen die.

Junaid, zorionak!! Merezitako saria, bai horixe!!