Deborah Liguorik magnetismoari buruzko ekitaldietan bere doktorego lan aurrerapenak aurkeztu ditu - wit
Albiste eta ekitaldiak
Azaroa hilabete emankorra izan da Deborah Liguori doktoratu-aurreko ikertzailearentzat, hain zuzen ere hilabetean zehar Espainiako Magnetismo Klubak (CEMAG) beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako bi ekitalditara joan baita, bere lana aurkeztera.
Lehenengo parte-hartzea Magnetismoko Ikertzaile Gazteen 8. Konferentzian (YRinM2024) izan da, Santanderreko Kantabriako Unibertsitatean egindakoa. Bertan, Deborahk ahozko aurkezpen bat egiteko aukera izan zuen: 'Exploring the High Magnetic Anisotropy of Cobalt-Ferrite Nanoparticles: Influence of Cation Composition'. CEMAGen eta IEEEren Elkarte Magnetikoaren urteko bileraren parte da YRinM bilkura, zein bereziki diseinatuta baitago magnetismoan sakontzen hasten diren ikertzaileentzat. Ekitaldi hau Deborahrentzat plataforma dinamiko bat izan zen bere lana partekatu, eta mundu osoko lankideekin kontektatzeko aukera izanez. Ekitaldi hauen bitartez, magnetismoari buruzko ikertzaileen belaunaldi berriaren arteko lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzen dira.
Bestalde, azaroaren amaieran magnetismoan eta material magnetikoetan oinarritutako beste jardunaldi batera joan da, Sevillan antolatutakoa. Magnetismoko 2024. urteko jardunaldi honen ikuspegia 'Magnetismoaren eta material magnetikoen gaur egungo ikerketa: oinarrietatik aplikazioetara' izan da. Doktoregoko ikasleei eta doktoratu ondoko ikerketa-etapan dauden gazteei zuzenduta, ekitaldiak plataforma bat eskaini die azken ikerketa-joeretan sakontzeko. Tailerrean izen handiko nazioarteko hizlarien hitzaldi interesgarriak izan zieren, bai eta posterren saio interaktiboak ere, non Deborahk bere ikerketa propioa aurkeztu zuen, 'Tailoring Magnetic Anisotropy in Cobalt-Ferrite Nanoparticles' izenekoa. Hortaz gain, mahai-inguru bizigarriak izan ziren non ikertzaile gazte hauek ikuspegi profesionalei, aukera industrialei, zientzia irekiko praktikei eta etika editorialari buruz ikasi eta eztabaidatu zuten. Ikaskuntza-esperientziari dimentsio praktikoa gehituz, saio praktikoek hainbat gai jorratu zituzten, hala nola simulazio mikromagnetikoak, zirkuitu magnetikoen diseinua eta sentsore magnetiko eramangarrien datuak eskuratzea.
Lan bikaina, Deborah! Segi horrela!