Deborah Liguori UPNA Show 2025-Monologoak Zientziaz ekitaldian izan da, 'Botere Ikusezina: iman iraunkorren misterioa argitzen' gaiari buruz hitz egiteko - wit
Albiste eta ekitaldiak
Deborah Liguori UPNA Show 2025-Monologoak Zientziaz ekitaldian izan da, 'Botere Ikusezina: iman iraunkorren misterioa argitzen' gaiari buruz hitz egiteko

Deborah Liguori eszenatokira igo zen 'Botere ikusezina: iman iraunkorren misterioa azalduz' bakarrizketarekin UPNA Show-Monologoak Zientziaz ikuskizunean, maiatzaren 23an eta 24an Tuteran eta Iruñean NUPeko Kultura Zientifikoko Unitateak antolatua. Ekimen honek zientzia modu argi eta erakargarrian hubiltzen dio gizarteari, askotariko gaiei buruz bakarrizketekin disfrutatuz.
Deborahk, fisikaren zale amorratua den heinean eta bere doktoretza ikerketatik abiatuta, imanek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia azaldu zuen, erabilera zenbatezinetan parte-hartzen dutelarik, eta lur arraroekiko dugun mendekotasuna mahaigaineratu zuen. Horri guztiari lotuta, bere ikerketari buruz hitz egin zuen lur arraroei alternatiba bat lortu nahian ari baita, nola eta ferritaren errendimendua hobetuz zenbait aplikaziotan lur horiek ordezkatu ahal izateko. Alternatiba jasangarri honekin, neurri batean sahiestu ahal izango da gure gizarteak lur arraroekiko duen menpekotasuna eta ahulezia, haien urritasunagatik eraginda, bai eta gatazka geopolitko edota interes ekonomikoen gorabeherengatik ere.
Ez da batere erraza hainbeste jenderen aurrean jarri eta bakarrizketarekin jendaurrekoa erakartzea. Urduriak, zalantzak, beldur eszenikoa... eta are gehiago Deborahren kasuan antzezpena bere ama-hizkuntza ez den batean egin baitzuen. Horrek are balio handiagoa ematen dio lortutakoari. Talde osoa hilabete batez biziki prestatu zen publikoarekin konektatzeko, komunikazio-trebetasunak hobetzeko eta agertokiari benetakotasunez aurre egiteko. Seguru ikasitako guztia baliagarri izango zaiela berandu baino lehen!!
Eskainitako bakarrizketak ikusgai daude NUPeko Kultura eta Dibulgazio kanalean.
Egin klik eta ez itzazue galdu!
Deborah, lan bikaina egin duzu!!