Deborah Liguori, WITeko doktoregaia, Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Organometallici-n egon da egonaldi baliagarria burutzen - wit
Albiste eta ekitaldiak
Deborah Liguori, WITeko doktoregaia, Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Organometallici-n egon da egonaldi baliagarria burutzen
Deborah Liguori, WITeko doktoregaia, Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Organometallici-n egon da egonaldi baliagarria burutzen
WIT programaren barnean NUPen doktoregoko ikaslea den Deborah Liguorik bukatu berri du hiru hilabeteko egonaldia Florentziako Istituto di Chimica dei Composti Orgganometallici (ICCOM-CNR) erankundean, Claudio Sangregorio doktorearen eskutik. Liguoriren ikerketa entropia handiko monoxido antiferromagnetikoen sintesi eta karakterizazioan oinarritu da. Bertan, bereizmen handiko transmisioko mikroskopia elektronikoan (HTEM) aditua den Beatrice Muzzi doktorearekin lankidetzan aritzeko aukera izan du.
Ikertzaile gazte honek WIT programaren lehenengo deialdian eman ziren zortzi doktorego kontratuetako bat eskuratu zuen, hain zuzen ere Energia ekoizteko materialak eta teknologia aurreratuak garatzeko ikerketa-lerroan. 2023ko apirilean ikerketa lanetan hasi zen Alberto López Ortega Doktorearen zuzendaritzapean, non eta NUPeko Materialen propietate fisikoen eta aplikazioen ikerketa-taldean.