Nafarroa ezagutzen: Erdi Aroko Nafarroako aztarnak bisitatuz ikerketa-erronka handiak izan dituen ikasturtea amaitzeko - wit

Albiste eta ekitaldiak

Nafarroa ezagutzen: Erdi Aroko Nafarroako aztarnak bisitatuz ikerketa-erronka handiak izan dituen ikasturtea amaitzeko

Ikerketaz beteriko ikasturte honi amaiera emateko eta Sanferminetako jai giroa Iruñeko kaleak hartu baino lehen, WITeko ikertzaileak merezitako egun librea hartu zuten Nafarroako Erdi Aroko altxorrak ezagutzera joateko. Joan den larunbatean, ikertzaile taldeak lagun eta senitarteko batzuekin batera, sargoriari aurre eginez Erriberriruntz abiatu ziren, honeko ibilbidea egiteko:

  • Erriberriko Errege-erreginen jauregia eta Erdi Aroko aztarnak non-nahi dituen hiria.
  • Uxueko Andre Mariaren gotorleku-eliza, eta ongi gordetako harrizko etxeak eta kale estu-estuak.
  • Uxue inguruko plater tipiko eta tradizionalak dastatu zituzten bertan egindako bazkarian, atseden hartzeko eta indarrak hartzeko arratsaldeko jarduerentzat.
  • Leireko monasterioa, mistizismoaz, naturaz eta Erdi Aroko arteaz beteriko lekua.
  • Irunberriko arroilan barna ibilalditxoa, hain deigarria den natura-erreserba honen amildegiak eta Nafarroako hegazti harraparien santutegi handienetakoa dena ezagutzeko.

📢 Honako hau dio parte-hartzaile batek:  'The trip was really great. Everything was well planned and the timing of each stop was perfect. It's true that the weather wasn't on our side, but it was lovely to visit new places that are so close to us and learn more about the region's history. We enjoyed a lot and the food was very nice.' 😊 

✍ Erdi Aroko ondasun oparoa ezagutzeko proposamen hau interesgarria da benetan, egun horretan eguraldia lagundu ez bazuen ere 😅.