Asheem Garwak 3 hilabeteko ikerketa-egonaldia egin du Liejako Unibertsitatean - wit

Albiste eta ekitaldiak

Asheem Garwak 3 hilabeteko ikerketa-egonaldia egin du Liejako Unibertsitatean

Asheem Garwak ikasturte honi hasiera eman dio 3 hilabeteko ikerketa-egonaldi bat burutuz Liejako Unibertsitateko Termodinamika Laborategian (Belgika). Ikertzaile bisitari gisa izandako esperientzia oso aberasgarria izan da, bai eta aurrerapauso nabarmena ere INGEPER taldean (NUP) egiten ari den doktoretza-ikerketarako, zeinaren bidez ikertzen ari baita sare elektrikoan energia berriztagarrien integrazioaren optimizazioa, sarearen modelizazioa eta kudeaketa aztertuz, datu errealak eta kode irekiko tresnak erabiliz.

'During my research stay at the Thermodynamics Laboratory, I worked on the Dispa-SET electricity dispatch model to deepen my understanding of large-scale power system optimisation. My work involved analysing the model structure, exploring flexibility options, and contributing to ongoing developments in sector coupling and hydropower and storage representation. I also carried out a comparative assessment between Dispa-SET and my own optimisation framework, which helped strengthen the methodological foundations of my PhD research.'

Modelizazio lanetatik haratago, Asheem-ek aktiboki parte hartu zuen taldearen jardueretan, bai ikerketa eztabaidetan, bai eta bizikidetza ekintzetan ere Durbyko Adventure Valley parkean. 

Belgikatik Maltara bidaiatu zuen IEEE PES ISGT Europe 2025 kongresuan 'Complementing Hydroelectric Power with Batteries for the Spanish Electric Systems' ikerketaren aurkezpena egiteko.

Bizipenez beteriko hiruhilekoa izan da, aukera paregabea Europa osoko ikertzaileak ezagutzeko, gaitasunak hobetzen jarraitzeko eta bere ikerketa-lanean aurreratzeko. Lan bikaina, Asheem!