Asheem Garwak IEEE REST-24 Nazioarteko Koferentzian egon da, ekainaren 27 eta 28an, honako ikerketa lana aurkezteko: 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power'. - wit
Albiste eta ekitaldiak
Asheem Garwak IEEE REST-24 Nazioarteko Koferentzian egon da, ekainaren 27 eta 28an, honako ikerketa lana aurkezteko: 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power'.
Asheem Garwa ikerketa lanetan hasi zen NUPeko INGEPER taldean 2023ko abuztuan, WIT programaren lehengo deialdian eskainitako doktoratu aurreko kontratu bat lortu baitzuen. Julio Pascual eta Luis Marroyo doktoreen zuzendaritzapean tesia lantzen ari da, energia berriztagarrien integrazioa sare elektrikoan nola hobetu ikertuz.
Lan-ildo horren testuinguruan, joan den ekainaren 27 eta 28an, Asheem Kosovon egindako energia berriztagarriei eta teknologia adimendunei buruzko Nazioarteko Konferentzian (IEEE REST-24) izan zen, 'Integration of Wind and PV Power in the Spanish Electric System Using Existing Hydroelectric Power' izeneko ikerketa-lana aurkezten. Lan honek erregai fosilekin sortutako energia elektrikoaren murrizketa potentziala aztertzen du, Espainiako sistema elektrikoan energia berriztagarrien integrazioa hobetuz.