Alisson Garciak 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' lana aurkeztu du Suediako Lund hirian egin den EWGT24 Konferentzian - wit
Albiste eta ekitaldiak
Alisson Garciak 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' lana aurkeztu du Suediako Lund hirian egin den EWGT24 Konferentzian
Alisson García Herrerak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko WIT kontratudun ikertzaileak (GILT taldea-Institute of Smart Cities), aurkeztu egin du 'Exploring Crowdshippers' Behavior and Preferences: Intertwining Urban Distribution and People Mobility' izeneko lana, irailaren 4tik 6ra izandako Europako garraio-lantaldearen (EWGT2024) 26. konferentzian. Suediako Lund hiri historikoan egin dute lantaldearen elkarteta oraingoan, eta Alissonek ostiraleko Sustainable Mobility and Urban Distribution saioko hitzaldietan parte hartu du.
Garraio, trafiko eta logistika sistemetako arazoak konpontzeko helburuz, garraioaren, OR metodoen, eredu matematikoen eta algoritmo konputazionalen arloko adituek beren ikerketei buruzko informazioa eta esperientziak partekatu ahal dituzte EWGTk eskaintzen duen elkargunean. Parte-hartze handiko hiru egun izan dira, eta bertan hainbat saio tematikoetan zehar adituek konponbide berritzaileak aurkeztu dituzte gizarteak, enpresek eta administrazioak garraioan eta mugikortasunean dituzten arazoei aurre egiteko.
Ekarpen eta ikerketa esanguratsuak pertsonen eta salgaien garraio-eredu jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.