Alisson García Herrerak arrakastaz bukatu berri du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egindako ikerketa-egonaldia. - wit
Albiste eta ekitaldiak
Alisson García Herrerak arrakastaz bukatu berri du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egindako ikerketa-egonaldia.
Alisson García Herrerak arrakastaz burutu du Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Estatistika Aplikatu eta Ikerketa Operatiboko Sailean egindako ikerketa-egonaldia. UPVko Alcoyko Campusean algoritmo aurreratuei eta garraioa optimizatzeko teknikei buruzko ezagutzak eskuratu ditu, bere ikerketa-proiektuan erabiltzeko, alegia. Garraioan espezializatutako ingeniari hau bere tesia garatzen ari da NUPeko DECYL taldean Javier Faulín doktorearen gidaritzapean, hain zuzen ere pertsonen eta salgaien logistika eta mugikortasun adimenduaren espearruan suertatzen diren arazoak ebazteko, honela hirietako garraioa hobetsiz.
Alcoyn egon den bitartean, Angel A. Juan doktorearen ikerketa-taldean egon da, haren gidaritzapean taldeko beste ikertzaile batzuekin batera. Talde honek egiten dituen ikerketa-lana, besteak beste, oinarritzen da datuen analisian, optimizazio industrialean, ikaskuntza automatikoan edota adimen artifizialean. UPVko eta NUPeko estatistika aplikatuko eta ikerketa operatiboko taldeek, ikerketa bateratuak garatzen dituzte Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (RED2022-134703-T) finantzatutako honako proiektuaren barean: 'Spanish Network in Transportation, Artificial Intelligence and Data Analytics (TRA-AI Network)'.
Gainera, egonaldiaren hasieran, 'International Summer Conference 2024: Empowering Human Decision Making in a Robotics & Data-Driven World' delakoan parte hartu zuen, Iruñeko eta Alcoyko zuzendari eta lankideekin batera.
Alissonek gogor lan egin du hilabete horretan eta etekin handia atera dio. Egindako lanarekin tesian aurrrerapen garrantzitsuak egingo ditu, hiri jasangarriagoak sortzeko ekapenak eginez, pertsonen eta salgaien garraioa eta banaketa bizkortuko duten irtenbideen bitartez.