Aline Risson, Inmunologian doktoretza egiten ari den ikertzailea, Sardinian egon da ENIIk antolatutako Inmunologiako Udako Eskolaren 18. edizioan: aste erabat aberasgarria - wit

Albiste eta ekitaldiak

Aline Risson, Inmunologian doktoretza egiten ari den ikertzailea, Sardinian egon da ENIIk antolatutako Inmunologiako Udako Eskolaren 18. edizioan: aste erabat aberasgarria

Aline Risson Belinovskik sekulako egonaldia izan du ENIIk antolatutako Inmunologiako Udako Eskolaren 18. edizion, Sardiniako Alghero hirian duela aste batzuk egindakoa. Aline inmunologian doktoretza ikerketa burutzen ari den brasildar ikertzailea da, CIMA ikerketa-zentroan, alegia. Udako eskolaren esperientzia guztia biziki bizitzeaz gain, bertan poster bat aurkeztu zuen bere tesi-ikerketaren zenbait ekarpenekin: ‘Intraperitoneal administrazioak artLCMV birus birkonbinatua erabilita tumore-efektu indartsuak eragiten ditu peritoneoko kartzinomatosiaren tumore-ereduetan’. Algheron egondako egunak zoragarriak izan ziren!

Ikasi eta gozatu, horiek izan dira inmunologiako ikertzaile gazteen topaketa hau deskribatzeko  erabilitako hitzak:
✍ Astean zehar adituen hitzaldiak, posterren saio interaktiboak eta ahozko komunikazioa hobetzeko lantegi bikain bat izan ziren, beste jardueren artean. Ikasitako trebetasunak eta teknikak praktikan jartzeko minutu bateko posterren aurkezpen ekitaldia erronka ezinhobea izan zen!
👉 Egitarau akademiko aberasgarriaz gain, ikertzaileek tartea izan zuten ere harremanak sendotzeko, ideiak partekatzeko eta une dibertigarri eta atseginetaz gozatzeko, hala nola, itsasontzian irteera, hondatzara joatea edota amaiareko festa 🌊🎉

📢 Begira zer kontatzen digun Alinek udako ikastaroaz: 'I recently had the unique opportunity to attend the 18th ENII Summer School on Advanced Immunology in Alghero, Sardinia. It was an intensive and enriching week, bringing together leading experts and early-career researchers from around the world. The program offered deep dives into both fundamental and translational aspects of immunology, sparking thought T cell therapies, cancer immunotherapy, systems immunology, vaccines and more. Beyond the lectures, the collaborative atmosphere fostered meaningful connections, inspiring conversations, and new perspectives on current challenges in the field. I’m truly grateful to have been part of such an enriching environment!'

Aline, eskerrik asko hau guztia gurekin partekatzeagatik 🙂, bai eta adierazten duzun konpromisu, irmotasun eta indarra ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko. Bikain ari zara!!