Nafarroako lehendakariak harrera ofiziala egin die WIT proiektuaren baitan etorritako ikertzaile gazteei - wit
Albiste eta ekitaldiak
Nafarroako lehendakariak harrera ofiziala egin die WIT proiektuaren baitan etorritako ikertzaile gazteei
Nafarroako lehendakariak harrera ofiziala egin die WIT proiektuaren baitan etorritako ikertzaile gazteei
20/11/2023
Nafarroako Gobernuko lehendakariak, María Chivitek, ongi etorria eman die WIT proiektuaren baitan Iruñara etorritako ikertzaile gazteei. Aldi berean, nabarmendu egin du Nafarroak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten ari den apustua.
Harrera ekitaldian, Nafarroako lehendakariarekin batera, WIT proiektuaren erankunde laguntzaileen ordezkari nagusiak izan ziren: Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, eta bi unibertsitate kontratugileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Nup eta Nafarroako Unibertsitatea-Unav, alegia.
Lehendakariak eskertu egin zien ekitaldian parte hartu duten 9 ikertzaileei egiten ari diren lana eta ikerketarekin duten konpromisoa. Bertaratutako ikertzaileen artetik, zortzik kontratua laguntzen 1. deialdian eskuratu zuten, eta aldiz, 9.a ebatzi berri den 2. deialdian eskuratu du laguntza.
Eman play bideoari WIT proiektuari buruz gehiago jakiteko eta gure ikertzaile gazteak ezagutzeko.
WIT proiektuaren 1. deialdiaren onuradun guztiak Iruñean daude jada, beren proiektuetan lanean. Alison García, Ihtesham Khan, Deborah Liguori, Asheem Garwa eta Syed Nazim Shah Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Aline Risson, Lorea Jordana eta Niloufar Sadat Hosseini Nafarroako Unibertsitatean. Sara Lorenzoni, 2. deialdian saritua Iruñean dago ere, bere ikerketa Unav-en garatzen. Laster etorriko diren gainontzeko ikertzaileak noiz iritsiko diren zain gaude.