WIT-en doktore berria dugu: Lorea Jordana Urrizak doktore titulua lortu du CAR T zelulen puntako ikerketa burutuz - wit
Albiste eta ekitaldiak
WIT-en doktore berria dugu: Lorea Jordana Urrizak doktore titulua lortu du CAR T zelulen puntako ikerketa burutuz
WIT programaren barne, doktore berri bat: ekainaren 25ean Lorea Jordana Urrizak bikain defendatu zuen bere doktore-tesia, 'Molecular mechanisms governing CAR T cell response in Multiple Myeloma (MM) patients at single cell level' izenburukoa. Epaimahaiak goraipatu zuen egindako lana eta Loreak ofizialki doktore-titulua eskuratu zuen. Zorionak, Lorea!
Ikerketa hori CIMA-Nafarroako Unibertsitatean burutu da, Juan Roberto Rodríguez Madoz doktoreak zuzenduta, eta gainera Loreak 4 hilabeteko ikerketa-egonaldia egin zuen Basileako Unibertsitateko Ehunen Ingeniaritza taldean (Suitza). Ikerketa honek onkologia modernoaren erronka kritiko bati heltzen dio: CAR T zelula-terapiekin tratatutako Mieloma Anitzeko gaixoengan epe luzean gaixotasuna kontrolatzearen zailtasunaren zergatia ulertzea. Lorearen abangoardiako lanak funtsezko gakoak eskaintzen ditu minbiziaren aurkako hurrengo belaunaldiko tratamenduetarako, immunoterapia aurreratu horien arrakasta edo porrotaren zergatia sakon aztertzen baitu.
Epaimahaiak Loreak egindako lana gogoz goraipatu zuen; bereziki, datu-multzo ikusgarria, eta Loreak duen gaitasuna zientzia konplexua modu argi, ulergarri eta erakargarrian idazteko. Orobat, epaimahaiak poz handiz nabarmendu zuen belaunaldi berriek ikerketa zientifikorako bokazio zintzoa erakustea, haren adibidea Lorea bera izanik.
Eguna benetan berezia izan zen, Lorea familiaz, lagun-taldeaz eta laborategiko kide ugariz laguntduta egon baitzen. Hain ederki inguratuta egotea bikain islatzen du Loreak doktoretzako urte hauei buruz partekatu zuen gogoeta: 'Oso eskertuta nago bidaia honetan lagundu didaten pertsona guztiei. Zalantzarik gabe, ikaskuntzarik handienak eta oroitzapenik onenak bidean lagun izan dituzunengandik datoz beti'.
WIT programatik ere gure zorionik zintzoena helarazi nahi diogu Jordana doktoreari! Bere talentua eta dedikazioa balio handikoak dira komunitate-zientifikoarentzat, eta ziur gaude arrakastaz beteriko etorkizuna iznago duela. WIT-en oso pozik gaude Lorearen bidean lagun izanaz.