You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/ismail-birmingham .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Ismail El Hamzaoui-k bere ikerketa aurkeztu du Birmingham-en egindako ECCE Europe 2025 kongresuan, energiari eta potentzia-elektronikari buruzko nagusienetako batean - wit

Albiste eta ekitaldiak

Ismail El Hamzaoui-k bere ikerketa aurkeztu du Birmingham-en egindako ECCE Europe 2025 kongresuan, energiari eta potentzia-elektronikari buruzko nagusienetako batean

Ismail El Hamzaoui Birmingham-en egindako ECCE Europe 2025 kongresuan egon da abuztuaren 31tik irailaren 4era, eta bertan abian duen ikerketaren lana aurkeztu egin zuen: 'Robust Tuning of Cascaded PI Controllers for a Grid-Forming DFIG Wind Turbine'.

Potentzia-elektronikoaren arloan egiten den nazioarteko garrantzitsuenetako bat da kongresua hau, non arlo horretan espezializatutako ingeniari elektrikoen nazioarteko komunitatea biltzen den. Punta-puntako ikertzaileak eta doktoretza-ikasleak ez ezik, energiaren sektoreko adituak eta enpresen ordezkaritza zabala parte hartu zuten.

Ismailek adierazi du kongresu hau oso aberasgarria izan dela, indartu baititu motibazioa eta ibilbide profesionala, bere karreran bultzada erabakigarria sustatuz. Bai lana aurkezterakoan, bai bertaratutakoekin izandako hartu-emanetan, bere lanarekiko adierazpen positiboak jasotzeaz gain, eztabaida emankorretan parte hartu du eta harreman baliotsuak abiatu ditu bere arlo berdinean lan egiten duten nazioarteko ikerketa-taldeekin. Orain, erronka beteriko ikasturtean berriro murgildu da, ikerketa-egonaldia eta hurrengo lanen aurkezpenak prestatuz.

Lan bikaina, Ismail! Segi aurrera!