You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/wit-programak-pint-of-science-babestu-du-zientziarekin-eta-ezagutzaren-zabalkundearekin-duen-konpromezuaren-eskutik .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

WIT programak Pint of Science babestu du, zientziarekin eta ezagutzaren zabalkundearekin duen konpromezuaren eskutik - wit

Albiste eta ekitaldiak

WIT programak Pint of Science babestu du, zientziarekin eta ezagutzaren zabalkundearekin duen konpromezuaren eskutik

Beste urte batez, Pint of Science ekitaldiaren edizio berri bat iritsi da Iruñera, zientzia herritarrengana gerturatuz. Tokiko tabernetako giro lasaian, ikerketa konplexuak istorio erakargarri bihurtu ditu, hainbat gai jorratuz: diabetesaren ikerketa, immunoterapia, astrozitoek gure neuronak gidatzen dituzten izar gisa nola jokatzen duten, nanomedizina, minbiziaren portaera edo europar bisoiaren kontserbazioa.

Ekimena bat dator erabat WIT programaren helburuekin, konpromezua baitu zientzia jendartean zalbaltzeko eta gure ikerlariek gogoz parte hartzen duten ekimenetan laguntza emateko. Horren ildotik, WIT programa babesle ofizial gisa parte hartu du aurtengo edizioan.

Lankidetza hau Sara Lorenzoni gure doktoretza aurreko ikertzailearen kudeaketa bikainari esker lortu da, ekitaldiaren tokiko antolakuntza-batzordeko kide aktiboa baita.

Zientzia guztiontzat: Pint of Science bezalako ekitaldiek funtsezko lana egiten dute ikerketa konplexua herritarrentzat eskuragarri, dibertigarri eta erakargarri egiteko. Zientzia laborategietatik atera eta tabernetara eramanez, ekimen honek ikertzaileen eta komunitatearen arteko elkarrizketa aberasgarria sustatzen du.