You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/syed-nazim-shah-s-new-publications-advance-research-on-battery-free-medical-implants-and-iomt-nodes .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

EU Syed Nazim Shah's new publications advance research on battery-free medical implants and IoMT Nodes - wit

Albiste eta ekitaldiak

EU Syed Nazim Shah's new publications advance research on battery-free medical implants and IoMT Nodes

Syed Nazim Shah-ek bi artikulu zientifiko argitaratu berri ditu lehen egile gisa. Argitaratutako lanak bere doktorego-ikerketaren emaitzak dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio optiko eta aplikazio elektronikoen taldean Miguel A. G. Laso irakaslearen zuzendaritzapean egiten ari dena, alegia.

Argitalpenek aplikazio biomedikoetarako miniaturazko antena-sistemen diseinua eta ebaluazioa zehazten dute, hain zuzen ere gailu inplantagarrietarako komunikazio eta haririk gabeko energiaren transferentzia sistema eraginkorragoak garatuz.

1. Self-Triplexing Implantable Antenna Integrated with a Rectifier for Simultaneous Transcranial Wireless Power Transfer and Dual-Band Biotelemetry: https://ieeexplore.ieee.org/document/11603810

IEEE Open Journal of Antennas and Propagation aldizkarian argitaratutako lan honek aurrera egiten du bateriarik gabeko gailu mediko inplantagarrien garapenean. Lan honetan antena inplantagarri bat eta IM-tik korronte zuzenera aldatzeko artezgailu bat konbinatuz, ahalbidetu dute energia haririk gabe eta modu eraginkorrean garezurretik transmititzea, banda bikoitzeko biotelemetriarekin batera.

Lan hau nazioarteko elkarlanaren emaitza da, Nazim-ek Toni Björninen irakaslearen gidaritzapean Finlandiako Tampere Unibertsitateko Ikerketa Elektronikoen zentroan egindako ikerketa egonaldiarena, hain zuzen ere. 

2. Compact Dual-Port Nested Co-Aperture Implantable Antenna for Multi-Band Biomedical IoMT Nodes: https://ieeexplore.ieee.org/document/11703566

IEEE Internet of Things Journal izeneko aldizkarian argitaratzeko onartu duten lanak miniaturazko antena bat aurkezten du, aukera bikainak eskaintzen dituena bihotza monitorizatzeko edo kapsula endoskopikoetan erabiltzeko. Izan ere, gailuak aukera ematen du aldi berean energia jasoteko, banda anitzeko teleneurketa egiteko eta gailuen arteko komunikazioa ahalbidetzeko. 

Aurrerapen horiek nazioarteko lankidetza aberasgarriaren erakusgarri dira, Finlandiako, Hego Koreako edo Pakistango ikerlariek parte hartu baitute. Esperientzia eta lankidetasun horiek, zalantzarik gabe, Nazim-en doktorego-etapa akademikoa are hobeagoa egingo dute. Segi horrela, Nazim, bikain ari zara!