You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/sara-lorenzoni-wit-esr-en-el-%C3%A1rea-de-salud-ha-presentado-un-poster-en-el-congressus-pharmaceuticus-hungaricus-xvii-eufeps-annual-meeting-2024-que-ha-tenido-lugar-entre-el-23-y-25-de-mayo-de-2024-en-la-cuidad-h%C3%BAngara-de-debrecen. .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Sara Lorenzoni Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. kongresura joan da lan-aurkezpen bat egitera - wit

Albiste eta ekitaldiak

Sara Lorenzoni Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. kongresura joan da lan-aurkezpen bat egitera

Sara Lorenzonik, osasun arloko WIT ikertzaile gazteak, poster bat aurkeztu du Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. Kongresuan, 2024ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean Debrecen izeneko hirian.

Sara Lorenzonik aurrera jarraitzen du bere tesi ikerketan eta bere lana ezagutarazteko jardueretan. Oraingo honetan, 'RGD Peptide nanoparticles as Targeting Agent for Neuroblastoma' izeneko posterra aurkeztu du Hungariako Farmazia Zientzien Elkartearen XVII. kongresuan eta Farmazia Zientzien Europako Federazioaren (EUFEPS) urteko bileran. Ekitaldia Hungariako Debrecen hirian izan da, 2024ko maiatzaren 23tik 25era. Lan hau bere tesiaren ikerketa-lanaren baitan kokatuta dago, Nanomedikuntzaren arloan eta María Blanco-Prieto doktorearen gidaritzapean egiten ari dena (Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Nutrizio Fakultatea). 

'Tradizioa eta berrikuntza farmazia-zientzietan' lelopean, ekitaldi honek mundu osoko farmazialari eta farmazia-zientzia arloko ikerlariak biltzen ditu urtero, sendagaien ikerketa, garapen, erregulazio eta erabilera terapeutikoko gai esanguratsuak eztabaidatzeko plataforma bat eskainiz.

Nanomedikuntzan burututako ikerketa eta esperimentazioaren bidez, haur minbizi oldarkorra den neuroblastoma tratatzeko kimioterapiaren alternatiba izateko tratamenduen garapenean dihardu Sararen tesiak. Honen helburu da gaixotasun larri hau sendatzea albo-ondorio larriak murriztuz, nola eta nanoteknologiak aukera ematen baitu bai tumoreak bai horien mikroingurunea zuzenean erasotzeko. Honela, pazienteen bizi-kalitatea eta etorkizuna hobetzen dituzten tratamenduak izateko aukera ematen du.