Azkeneko ebazpen osagarria argitara eman da, eta horrekin bukatutzat ematen da WIT proiektuak izan dituen bi deialdien doktoratu-aurreko kontratuen banaketa. - wit
Albiste eta ekitaldiak
Azkeneko ebazpen osagarria argitara eman da, eta horrekin bukatutzat ematen da WIT proiektuak izan dituen bi deialdien doktoratu-aurreko kontratuen banaketa.
131E/20224 Ebazpen osagarriaren argitaratzearekin batera, WIT proiektuaren 16. kontratua bete da. Italiatik etorri den Sergio Isolak eskuratu du, eta Osasun arloko terapia geniko ikerketa lerroan egingo du tesia Gloria González Aseguinolaza doktorearen gidaritzapean.
Hortaz, WIT proyektuak bi deialditan (2022 eta 2023) doktoregoa egiteko eskainitako kontratu guztiak bete dira. Ikertzaile guztiak beren ikerketetan lanean ari dira jada, gaien araberako ikerketa-taldeetan, WITeko bi unibertsitate kontratugileetan: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.
Kontsultatu Doktoregaiak atala, haiei buruz eta ikertzen ari diren proiektuei buruz gehiago jakiteko. Nafartar ikertzaile batez gain, gainerako parte-hartzaileak hainbat herrialdetik iritsi dira, batzuk hurbilagotik, Italia eta Maroko kasu, baina baita urrutiagotik ere, hala nola Kolonbia, Ekuador, Brasil, India, Iran edo Pakistandik. 5 ikertzaile Energiaren arloan ari dira lanean, 5 Osasunaren arloan, beste 5 Automozioaren, Mekatronikaren eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan, eta 1 Adimen Artifizialaren arloan ari da.