Syed Nazim Shah-k antena biomediko inplantagarriei buruzko egiten ari den ikerketa aurkeztu zuen IEEE ELMAR-2025 Kroazian egindako kongresuan - wit
Albiste eta ekitaldiak
Syed Nazim Shah-k antena biomediko inplantagarriei buruzko egiten ari den ikerketa aurkeztu zuen IEEE ELMAR-2025 Kroazian egindako kongresuan
Syed Nazim Shah-k Zadar (Kroazia) hirian egindako IEEE ELMAR-2025 nazioarteko konferentzian bere ekarpen zientifikoaren berri eman zuen, antena biomediko inplantagarriei eta horiek haririk gabeko kapsulen endoskopian dituzten aplikazioei buruzkoa, honako lan hau aurkeztuz: "An Ultracompact Tripe-Band Circularly Polarized MIMO Model for Wireless Capsule Endoscopy and Midfield Power Transfer".
Bueltan, kontatu zigun oso bizipen interesgarria izan zela, bere ikerketa-eremuarekin lotutako arloetan lan egiten duten ikertzaile eta irakasle askorekin harremanak eta hartu-emanak izateko aukera paregabea izan baitzen, ez bakarrik antena inplantagarrietan adituak direnekin, baizik eta radar edo komunikazio-teknologietan direnekin ere.
Nabarmendu zuen ere parte hartu zuen ideia-trukeek eta eztabaida akademikoek ikuspegi berria eta balio handiko feedback-a eman ziotela, tinko ikertzen jarraitzeko bultzada aparta izanez.
Esperientzia zientifikoaz harago, Zadar hiri historiko ederra ezagutzeko aukera ere izan zuten, ekitaldiari osagarri ahaztu ezina gehitu diona.
Zorionak aurkezpena eta ekarpenengatik! Segi horrela!