You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/junaid-ahmed-uqaili-secures-prestiguous-euma-award-and-completes-a-research-stay-at-kth-in-sweden .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Junaid Ahmed Uqailik EuMA sari ospetsua lortu du eta Suediako ikerketa egonaldia osatu du - wit

Albiste eta ekitaldiak

Junaid Ahmed Uqailik EuMA sari ospetsua lortu du eta Suediako ikerketa egonaldia osatu du

NUPeko Antena taldeko WITeko doktoratu-aurreko ikertzailea den Junaid Ahmed Uqailik arrakastaz burutu du hiru hilabeteko ikerketa-egonaldia Estokolmoko KTH Royal Institute of Technology erakundean (Suedia). Oscar Quevedo-Teruel irakasleak zuzentzen duen KTHko Antenna Group aintzindarian egindako egonaldian, antenetarako elikadura-sare birkonfiguragarrien diseinu eta analisiari buruzko proiektuan lan egin du Junaidek, eta ikertetan aurrera jarraitzeko oso emaitza onak lortu ditu.

Aipamen berezia merezi du, era berean, Junaidek European Microwave Association (EuMA) elkarteak emandako EuMA Internship Award 2026 sari garrantzitsua irabazi izana. Lehiakortasun handiko sari hau lortzea bultzada izugarria izan da, eta WIT programak egonaldirako emandako finantzazioa osatzeko aukera izan du.

KTHn ikerketa-egonaldiarekin batera, ekainaren hasieran ESoAk (European School of Antennas and Propagation) antolatutako 'Metalenses for Antenna Applications' ikastaroan parte hartu zuen. Eta uztailean, Valentziara bidaiatu zuen bere lana 2026 IEEE MTT-S (NEMO) nazioarteko kongresuan aurkezteko. Bertan NUPeko lankide eta irakasleekin elkartu zen, partehartzea benetan berezia izanik. Aurreikusi bezala, Junaidek iritzi baliotsuak jaso zituen bere lanari buruz, baita ikerketa bultzatzeko ideia berriak ere.

Iruñara itzuli eta Junaidek eskerrak eman nahi izan dizkie bere tesi zuzendariari, Miguel Beruete irakasleari, eta David Osuna Ruizi, Suediara joateko aukera posible egiteagatik. Horrez gain, Dayan Pérez Quintanari ere aitortu nahi izan dio etengabeko laguntza izan dela, Iruñean zein Suedian, bai maila akademikoan, bai maila pertsonalean Junaid eta bere familiarentzat. Azkenik, KTHko taldekide guztiei eskertu die emandako harrera ona.

Ikasitako guztiak eta eraikitako nazioarteko lankidetzak Junaiden prestakuntza bikaina osatzen dute, eta motibazio itzelak dira doktoretza-tesian aurrera egiteko datozen hilabeteetan.

Eutsi horri, Junaid! Lan bikaina egiten ari zara!