You were redirected to http://wit.navarra.es/eu/web/wit/noticias-y-eventos/-/asset_publisher/aTyJNzJdlss9/content/junaid-ahmed-uqaili-has-attended-the-12th-doctoral-conference-7th-g-9-scientific-outreach-conference-at-uex-for-the-presentation-of-a-poster-selected .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Junaid Uqailik bere ikerketa lana aurkeztu egin du Unibertsitateen G-9 taldeko XII. Doktoretza Jardunaldietan, NUPeko poster onenen artean hautatua izan ostean - wit

Albiste eta ekitaldiak

Junaid Uqailik bere ikerketa lana aurkeztu egin du Unibertsitateen G-9 taldeko XII. Doktoretza Jardunaldietan, NUPeko poster onenen artean hautatua izan ostean

Junaid Uqailiren lana poster onenen artean aukeratuta izan zen NUPen aurkeztutakoen artean, eta horrela G-9ko XII. Doktoretza Jardunaldietan parte hartzeko lekua irabazi zuen. Aurtengo jardunaldiak Extremadurako Unibertsitatean izan ziren ekainaren 11tik 13ra.

Junaid doktoretza-tesia egiten ari da NUPeko Antena taldean, Miguel Beruete doktorearen eskutik, eta jardunaldietan 'Liquid Crystals in Reconfigurable Intelligent Surfaces for Sub-Milimeter Wave Applications' izeneko ikerketa-lanarekin parte hartu zuen. Ikerketa horrek kristal likidoek gainazal adimendun birkonfiguragarrietan (RIS) izan dezaketen eraldaketa-ahalmenari buruzko argia dakar, bai eta haririk gabeko komunikazio eta detekzio-teknologien erronkan aurrerapauso handia ere.

Doktoretza jardunaldietan G-9 taldeko unibertsitateetako 70 doktoregai baino gehiago elkartzen dira, hainbat jakintza-arloetakoak. Bertan, balioesten da doktoretza ikasketek berrikuntzaren eragile gisa duten garrantzia, ikerketa-jarduera hedatzen da doktoregaiek posterrak aurkeztuz eta lehiaketa batean parte hartuz, bai eta ikerketaren eta dibulgazio zientifikoaren aldeko apustu sendoa duten hitzaldi eta tailerrak parte-hartzaileen eskura jartzen dira.

Junaid, Lan bikaina egiten ari zara!! Zorionak irabazleei!!