Ihtesham Khan-ek Alemanian egindako 'ITSS-TSaT and TeraIBs' Udako Eskolan parte hartu du eta sari bat irabazi ere - wit
Albiste eta ekitaldiak
Ihtesham Khan-ek Alemanian egindako 'ITSS-TSaT and TeraIBs' Udako Eskolan parte hartu du eta sari bat irabazi ere
Ihtesham Khan Alemanian egon da uztailaren 12tik 17ra, Duisburg hirian egin den 'ITSS-TSaT and TeraIBs' Nazioarteko Udako Eskolan parte hartzen. Duisburg-Esseneko Unibertsitateak eta TeraIBs Akademiak elkarlanean antolatutako jarduera honek ikasleak, ikertzaileak eta industriako profesionalak bildu ditu, THz-en zientzia, teknologia eta aplikazioen azken aurrerapenen gakoak ikasi, elkarrekin jardun eta partekatzeko.
Ihteshamen parte-hartze arrakastatsuaren mugarri nagusiak hauek izan dira:
- Ikerketaren aurkezpena: Ihteshamek 'High Gain Fabry-Perot Antennas for Terahertz frequencies' izeneko lanarekin poster bat aurkeztu zuen.
- 3. saria taldeka egindako proiektuen lehiaketan: sari hau taldean egindako '𝘋𝘦𝘷𝘦𝘭𝘰𝘱𝘮𝘦𝘯𝘵 𝘰𝘧 𝘢 𝘴𝘦𝘯𝘴𝘰𝘳 𝘧𝘰𝘳 𝘣𝘪𝘰𝘮𝘰𝘭𝘦𝘤𝘶𝘭𝘦𝘴 𝘥𝘦𝘵𝘦𝘤𝘵𝘪𝘰𝘯 𝘶𝘴𝘪𝘯𝘨 𝘛𝘦𝘳𝘢𝘩𝘦𝘳𝘵𝘻' proiektuarengatik irabazi zuten. Zorionak guztiei!
- Hitzaldiak eta laborategiak bisitatu: lehen-mailako adituen eskutik formakuntzak jaso eta punta-puntako instalazioak ezagutu zituzten, hala nola, ZHO gela garbia eta THz neurtzeko laborategi aurreratua.
- Laborategietatik haratago: beste jarduera batzuk ere egiteko denbora izan zuten, Landscape Park Duisburg-Nord ingurune enblematikoan egindako biltzarreko afaria edota barbakoa bat, lankidetza aberasteko eta sarea eraikitzeko baliogarriak.
Ihtesham Khan NUPeko Antenen taldean ari da doktoretza ikerketan jarduten, Juan Carlos Iriarte Galarregui eta Iñigo Ederra irakasleen zuzendaritzapean. Alemaniako udako eskolan jasotako ezagutza espezializatuek eta han egindako lan bikainak, zalantzarik gabe, aparteko motibazioa eta prestakuntza sendoa eman diote doktoretzan arrakastaz aurrera egiteko. Lan bikaina!