Baldintzak eta irizpideak

Hautatzeko irizpideak

Baldintza hauek betetzen dituzten nazionalitate guztietako ikertzaileek parte hartu ahal izango dute (Marie Sklodowska-Curie ekintzak onartzeko baldintzen arabera):

1. MSCA mugikortasun-araua betetzea: jarduera nagusia Espainian 12 hilabetez baino gehiagoz bizi edo egin ez izana deialdiaren mugaegunaren aurreko 3 urteetan (ekaiaren 8an lehen deialdirako). Baldintza berbera betetzen dituzten ikertzaile espainiarrak ere aurkez daitezke.

2. Doktoretza hastea ahalbidetuko dien titulua izatea.

3. Bere ikerketa-ibilbideko 4 urteetako lehenengoan egotea eskabidea (edo lanaldi osoko ikerketa-esperientzia baliokidea) aurkezteko unean. Amatasunagatiko/aitatasunagatiko, gaixotasunagatiko edo nahitaezko zerbitzu nazionalengatiko bajek eragindako karrera-etenak salbuetsita daude.

4. Doktoretzarik ez izatea.

5. Eskatzaileak ezin dira harrera-erakunde bateko (NUP edo UNAV) langile iraunkorrak izan, eta ingelesa erraz komunikatzeko eta ulertzeko gai izan behar dute (B2 maila, idatzia eta hitz egina, gutxienez).


Enplegagarritasun-baldintzak


Hautatutako pertsonei honako hauek eskainiko zaizkie:

Pakete nagusia

  • Lanaldi osoko kontratua (36 hilabete arte), MSCA COFUND Programak kofinantzatua doktorego-programa egiten duen unibertsitatean.​​​​​​​
  • Urteko 32.400 euroko soldata gordina (iraupen-sorospena). Unibertsitate kontratugileek (NUP eta NU) ordainduko dute soldata, eta Espainiako legearen arabera dagozkien onura guztiak jasoko ditu, hala nola gizarte-segurantza eta osasun-asegurua, pentsio-kenkariak, langileen zergak eta amatasun-/aitatasun-baimena, etab.

  • 2.400 euro arteko lekualdaketa-gastuak (mugikortasun-esleipena). Egonaldiaren hasieran, ordainketa bakarra jasoko duzu lekualdatze-gastuak ordaintzeko, unibertsitatearen eta bere bizilekuaren arteko batez besteko distantziaren arabera.
  • Urtean 3.600 euroko familia-esleipena familia eta/edo ardurapeko pertsonak datozenentzat.

  • Ikerketarako aurrekontu pertsonala, urtean 4.800 euro artekoa, mantenu-gastuak, hitzaldietara joateko gastuak, argitalpen-gastuak, prestakuntza-gastuak eta abar ordaintzeko.​​​​​​
  • Urtean 2.400 euro arteko bidaia esleitzea, zerbitzu-eginkizunetan edo instalazio elkartuetako egonaldi laburretan bidaia-gastuak eta dietak ordaintzeko.

 


Berdintasun Plana

Wit programak genero berdintasuna bilatuko du maila guztietan, bai programan parte hartuko duten ikertzaileei dagokienez, bai erabakiak hartzeari, gainbegiratzeari, zuzendaritzari eta kudeaketari dagokienez.
Genero-berdintasunerako plan hau dokumentu irekia da, eta Wit batzordeetako kideei eta horien kudeaketa-organoei emango zaie. Proiektuaren edozein unetan eguneratu eta berrikusiko da, hala behar izanez gero.

>> Document


Lan egiteko baldintzak

Wit Programak konpromisoa hartzen du ikertzaileei baldintza onenak eskaintzeko beren ikerketa aurrera eramateko, instalazioei eta inguruneari dagokienez.

Administrazio- eta finantza-laguntza eskainiko zaie bai guztiei, bai atxikita dauden ikerketa-talde anfitrioiari, izapide guztiak behar bezala egingo direla eta egonaldi erosoa izango dutela bermatzeko.

Unibertsitateetako administrazio-unitateek, Giza Baliabideetako bulegoek, Ikerketaren Kudeaketako bulegoek, Nazioarteko Zentroak, Ikasleen Arretako bulegoek, Ikerketa Sailek eta abarrek elkarrekin lan egingo dute kontratua sinatzeko garaian, VISAren gaietan, beren proiekturako ikerketa-funtsen kudeaketan, bidaien antolaketan eta ostatuan, etab.

Hasieratik gainbegiratze akademiko bat izendatuko zaie, harrera-unibertsitateko ikerketa-taldeko ikertzaile seniorra izango dena. Pertsona hori bere ongizate orokorraren, bere karreraren garapenaren eta ikerketa-komunitatean eta bere ingurunean integratzearen arduraduna izango da.

 
  • Bere aurrerapena bermatuko du, planaren eta aurrekontuaren arabera emaitzak lortzen direla egiaztatuz eta lagunduz, bai eta prestakuntza eta zerbitzu-eginkizunen plangintzarekin lotutako garapen pertsonala ere.
  • Harreman zuzena izango du ikertzailearekin, eta laguntza emango dio egonaldi osoan.
  • Sei hilean behin Zuzendaritza Batzordeak gainbegiratu, ebaluatu eta informatuko du.

Gainera bazkide industrial baten mentoria bat esleituko zaio zeinak aktiboki parte hartuko baitu haren tutoretzan egonaldi osoan, eta tutoretza kritikoa eta lanbide-orientazioa emango zaizkio industriaren ikuspegitik. Industria-instalazioetan egonaldi laburrak egitera gonbidatuko zaitu, haren aurrerapena ebaluatzeko eta, behar izanez gero, prestakuntza emateko.
Ikuskapen bateratu horrek ikertzaile bakoitzaren proiektu indibidualaren aberastasun intelektuala eta bere karreraren garapena bermatuko ditu.
 
 
Doktoregaiak, gainbegiratze akademikoa egiten duen pertsonak eta industriako aholkulariak lagunduta, Garapen Pertsonaleko Plana (PDP) egingo du, bere neurriko garapen profesionaleko estrategia bat ezartzeko.

Gainera, ikertzaileek honako hauetan parte hartuko dute:
  • Ikerketa-talde anfitrioiak antolatutako ikerketa- eta prestakuntza-jardueretan.
  • Bi unibertsitatek eta Witen erakunde laguntzaileek eskainitako diziplina arteko eta sektore arteko prestakuntzetan.
  • Unibertsitateetako kultura- eta kirol-bizitzan